Ezkila
Wikipedia(e)tik
Ezkila edo kanpaia ezkila-mihi batek jotzen duen metalezko instrumentua da.
[aldatu] Historia
Asia eta antzinako Egipton jada ezagunak ziren ezkilak, tamaina txikikoak. Antzinako Erroma eta Grezian jotzen ziren eta eliza katolikoak V. mendetik aurrera elizkizunetara deitzeko erabili zuen. Hori dela eta kristauek signum izena eman zioten.
Tamaina geroz eta handiagoa egin zen ahalik eta XIII. mendean tamaina handiko kanpaiak egin ziren arte. XVI. mendean oso tamaina handiko ezkilak erabiltzen ziren.
[aldatu] Materiala
Gehien erabiltzen den materiala brontzea da, baina aleazio ezberdinak erabili izan dira lekuan-leku. Burdina erabiltzen da askotan. Ezkila txikietarako urrea eta zilarra erabiltzen da.