New Immissions/Updates:
boundless - educate - edutalab - empatico - es-ebooks - es16 - fr16 - fsfiles - hesperian - solidaria - wikipediaforschools
- wikipediaforschoolses - wikipediaforschoolsfr - wikipediaforschoolspt - worldmap -

See also: Liber Liber - Libro Parlato - Liber Musica  - Manuzio -  Liber Liber ISO Files - Alphabetical Order - Multivolume ZIP Complete Archive - PDF Files - OGG Music Files -

PROJECT GUTENBERG HTML: Volume I - Volume II - Volume III - Volume IV - Volume V - Volume VI - Volume VII - Volume VIII - Volume IX

Ascolta ""Volevo solo fare un audiolibro"" su Spreaker.
CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Filosofiaren historia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Filosofiaren historia

Wikipedia(e)tik

Eduki-taula

[aldatu] Filosofia Erdi Aroan

XV.mendearen erdialdeaz gero, tradizio historikoak Erdi Aro deitzen dio Antzinatearen amaiera eta Berpizkundeko hasiera bitarteko garaiari. Humanista italiarrek asmatu zuten izen hori, garai hartako "antzinakoak" eta "gure garaiko modernoak" (hau da, Berpizkundekoak) bereizteko.

Grekoen filosofiak Bizantzion jarraipena izan zuen bitartean, mendebal latindarrean filosofiaren jarduera oso ahula izan zen. Filosofo arabiarrengan Aristotelesen pensamendua erabat transmititu eta garatu zen bitartean, Mendebal latindarrak Aristotelesen logika-lan batzuk besterik ez zituen ezagutu. "Metafisika" eta "Arimaz" tratatuaz, adibidez, ezer ere ez zekien. Mendebaldean Antzinateko jakintzaren zati honen berri filosofiako ikasketen guneak Bagdadetik Kordobara eta gero Toledora aldatu zirenean izan zuten. Averroes (1126-1198) filosofo arabiarraren eta Maimonides (1138-1204) juduaren bidez jabetu ziren benetan Aristotelesen obraz.

Labur esanda, Erdi Aroko filosofiaren mapa osoa egiteko elkarrengandik urrun dauden garai eta kulturak lotu behar dira eta era berea elkarrengandik urrun zeuden zentroak ere bai: Konstantinopla, Damasko, Bagdad, Kordoba, Toledo eta, azkenik, Paris eta Oxford, XIII. mendeko unibertsitateak ezarri zirenean. Beste era batera esanda, Erdi Aroko filosofia ez zen erabat teologikoa ezta erabat kristaua ere. Bere historia abentura bat da, Antzinateko filosofia paganoa hiru erlijio monoteistekin harremanetan jartzearen emaitza dena: judaismoarekin, islamarekin eta kristautasunarekin. Beraz, kontuan izan behar da, Erdi Aroan filosofi aniztasunarekin batera erlijio-aniztasuna eta ikasketa-zentro ugari ere egon zela.

Azkenik, gogoan hartu behar da Europako Mendebaldean gizartea Erdi Aroan oso hierarkizatua eta itxi zela eta eginkizunak hiru zereginen arabera banatzen zirela. Behe-mailan lurra lantzen zutenak zeuden (laboratores), nobleek eta gerrariek (bellatores) gerrako edo agintaritzako eginkizunak zituzten. Kleroak eta erlijiosoek (oratores), berriz, otoitzaren edo meditazioaren botere espirituala zuten, Jainkoarengandiko hurbiltasuna medio. Hiru estamentu horiek badute Platonen "Errepublika" laneko gizarteko banaketa hirukoitzarekin zerikusia. Erdi Aroan, ordea, gizarteko ordenaren oreka ez zuen filosofoak segurtatzen, Jainkoaren lurreko benetako ordezkaria zen erregeak baizik. Kleroari eta laikoei dagoezkien Aita Santuaren eta Enperadorearen arteko bikoiztasuna gero eta gehiago gaitzetsi zen. Monarkak bere baitan hiru funtzioak bildu eta gizarteko batasuna eta egitura segurtatzen zituen. Hiru estamentuen arteko harmonia hark eragina izan zuen sistema filosofikoetan eta munduari buruzko Erdi Aroko ikusmoldean.

Averroes
Averroes

[aldatu] Fedea eta filosofia

Erdi Aroan fede erlijosoa (Jainkoaregan sinisten zen eta erabateko atxikimendua zioten) azterketa arrazionalean oinarritutako filosofiarekin bateraezin zen. Filosofia erlijiosoaren ideia bera ere kontraesankorra zen. Kontzientzia "modernoan" (XVII eta XVIII. mendeez gero eraikitakoan) bateraezintasuna hori nabarmendu zenean baterez ere fedearen kaltetan gertatu zen, jarrera irrazional edo sineskeriako moduan hartzen zelako edo, Kantek zioenez, "arrazoimen hutsaren mugetan" mantentzen zelako.

Erdi Aroan, ordea, fedearen eta arrazoimenaren arteko hierarkia batekoz besterakoa zen. Orduan ere filosofia erlijiosoa arbuiatzen zutenak ere baziren, baina fedeak arrazoimena erabat gainditzen zuelako zen. Arrazoimena, eta honekin batera filosofia, zen entzutea galtzen zuena.

"Zer axola dit filosofiak?" -zioen Bernardo Clairvauxkoak "Nire maisuak apostoluak dira. Hauek ez didate Platon irakurtzen irakatsi edo Aristotelesen xehetasunak bereizten...baina bizitzen irakatsi didate" eta Hirutasun Santuaren misterioaz honakoa dio: "Ikertzea ausarkeria da, sinistea pietatea".

Fedeak baizik ezin du eskaini definioz egia misteriotsu edo arrazionalki ulertezin direnetarako bidea (Hirutasuna Santua, Mariaren birjintasuna, Kristoren berpizkundea, etab. dira egia horiek). Jainkoaren hitza Agerkundeko helburu baldin bada, arrazoimen hutsaz aurkitu ezin delako da. Horrela begiratuz, fedeak misterioak egon arren sinestea ez du agintzen, misteriotsua delako sinestea baizik. "Argi naturalaren" aurrez aurre fedearen "naturaz gaindiko argia" ipini zitzaion, arrazoimenari fedefunei emandako Jainkoaren grazia. Erlijioaren apustuak filosofiaren interesekiko arrotz eta goragokoak bailiran hartzen ziren. Kontua ez zen Jainkoa ezagutzea, Jainkoa maitatzea baizik (XVII.mendean Pascalek "bihotzarekiko sentikor" den Jainkoaz hitz egin zuen). Kontuan pietatea zen eta ez egia bilatzea, arima salbatzea eta ez arrazoimena erabiltzea.

[aldatu] VI-VII. mendeak: Greziako filosofia Mendebaldean ahaztea

San Agustin Hiponakoa
San Agustin Hiponakoa

Antzinateko mundu laikoa desagertu zenean, Mendebal latindarra bere inbasio ugariak medio kultur eta filosofi basamortu bilakatu zen Erdi Aroaren hasieran. Bitartean Ekialdeko munduak Antzinateko jakintza eta filosofia jaso zituen. Zazpi edo zortzi mende geroago berreskuratuko zituen Greziako pentsamendua eta kultura, itzulpenei eta filosofo judu eta arabiarren laguntzari esker.

[aldatu] IX-XI. mendeak: Filosofia teologiaren "zerbitzura"

Zalantzarik gabe kultur berpizkundea izan zen 768 eta 877. urte bitartean Karlomagnoren eta bere seme Karlos Burusoilaren agintaldian. Azken honek bere inguruan Joan Scot filosofo irlandarra ekarri zuen. Oso ongi ezagutzen zituen grekoa eta Guraso latindarrak, baina harentzat kristauen Jainkoa ezin zen neoplatonikoen Bat transzendente gisa ulertu. Bera zuzenean azaltzen da, gizakiei bere Seme Kristoren bidez emandako mezuari esker.

Hala ere, Alkuino Yorkekoak (Karlomagnok, Akisgraneko jauregiko eskolara 790ean ekarritako filosofo anglosaxoniarrak) ikasketa zientifikoen programa trivium (gramatika, dialektika eta erretorika) eta quadrivium-aren (astronomia, aritmetika, geometria eta musika) inguruan antolatu zuen. Filosofiari ez zion inolako lekurik utzi, ez laikoentzat eta ez kleroarentzat. Horregatik San Agustinen teologia bilakatu zen karolinjioen boterearen kultur erreferentzia. Testuinguru horretan filosofia nahiko erraz bihurtu zen teologiaren zerbitzari eta Mendebalde latindarrean filosofia ikastea ez zen ezinbestekoa. Pedro Damianok (1007-1072), adibidez, ikasketa profano guztietatik kanpo eduki zuen bere burua eta kleroari testu sakratuak besterik ez aztertzera gonbidatu zion. Hala ere, Antselmo Canterburikoak (1033-1109)eta beste zenbait erlijiosok sinesmenaren arrazoietan argudio arrazionalen bidez sakondu nahi zuten.

Filosofo arabiarrengan Aristotelesen pentsamendua erabat transmititu eta garatu zen bitartean, Mendebal latindarrak Aristotelesen logika-lan batzuk besterik ez zituen ezagutu.


[aldatu] XII.mendean: Filosofiaren gorakada Unibertsalak Erdi Aroan

Canterbury-ko Antselmo, Elizaren Katolikoaren dokotore 1494 tik
Canterbury-ko Antselmo, Elizaren Katolikoaren dokotore 1494 tik

Erdi Aroko filosofiaren benetako garapena XII. mendean izan zen Mendebaldean. Hiribilduen garapenarekin eta intelektualen klasea agertzearekin batera gertatu zen. Jakintza ez zen monasterioetako eskoletara bakarrik mugatu, hirietara ere (batez ere eskola kapitular edo katedraletako eskoletara ere) hedatu zelako. Eskritura Santuaren Agerkundea zalantzan jarri gabe, arrazoimenak ordurarte uste baino botere handiagoa zuela ohartu ziren. Hizkuntz arteen (batez ere gramatikaren eta dialektikaren) berebiziko garapena izan zen. Garai hartako dialektiko ospetsuena zalantzarik gabe Pedro Abelardo (1079-1142) izan zen. Batez ere Aristotelesen logikari egindako iruzkinetatik ateratako "errealismo" mota guztien kontrako jarreragatik da ezaguna.

Arazoa horrelakoa zen: ea "Gizakia", "Gizadia" edo antzeko ideia orokorrek horien menpean sailkatzen diren gizaki jakinetatik bereizitako errealitatea zuten edo ez jakitea. Galdera horri Erdi Aroko pentsalariek bi erantzun-mota eman zizkioten eta bi korronte nagusi eratu ziren. "Errealista" deitutakoen ustetan "unibertsala" (hau da, Aristotelesen logikako generoak eta espezieak) gauza indibidual eta konkretuetatik aparte dauden errealitateak dira. Abelardo eta beste "nominalistek", berriz, gauza unibertsalik ez dela uste zuten. Izan ere, definizioz gauzak indibidualko eta bereizita baino ez daude. Nik "Sokrates gizona da" esaten dudanean, adibidez, "gizona" nahitaez izaki indibiduala da. "Gizakia", "gizadia" eta antzeko kategoriek inolaz ere ez dira gauzak, hitz hutsak baizik.

  • Muturreko errealismoa
Unibertsala ante rem existitzen dan, hau da, gauzak egon baino lehenago eta gauza indibidualek bertan parte hartzen dute.
Ockhamgo Gilermo
Ockhamgo Gilermo
Egileak: Eskoto Eriugena (IX mendea), Antselmo Canterburyikoa (XI mendea) eta Gilermo Champeauxkoa (XI-XII)
  • Nominalismoa
Unibertsala post rem existitzen da. Flatus vocis, hitz hutsa, da. Adimenak sortua da.
Egileak: Roscelino Compiègnekoa (XI-XII)
  • Intentzionalitatea edo Nolabaiteko Errealismo moderatua
Unibertsala hitz esanguratsua da, gauza konkretuei dagokiena, badago harreman logiko bat beraz.
Egileak:Abelardo (XI-XII) eta Gilermo Ockhamgoa (XIV)
  • Errealismo moderatua
Unibertsala in re (gauzaren barruan) existitzen da, gauza singularretan. Hortik abstrakzioa dator.
Egileak:Juan Salisburykoa (XII) eta Tomas Akinokoa (XIII)

[aldatu] XIII. mendea: Unibertsitateen sorrera eta eskeko ordenak

Gaztelako Alfontso VI.ak 1085ean Toledo hartu ondoren, XII. mendearen erdialdeaz gero Europako iparraldera azkarrago hedatu zen Antzinatik jasotako eta mendeetan zehar islamak gordetako kultura filosofikoa. Aristotelesen lan metafisiko, fisiko eta biologikoa ezagutu zuten, baina aldi berean filosofo arabiar eta juduen filosofia ere bai (Avizenas, Averroes eta Maimonidesena).

Mugimendu hura areagotu egin zen XIII. mendean, baina aldi berean Erdi Aroko kristandadean krisialdi politiko, erlijioso eta intelektuala eragin zuen. Arlo politikoan Felipe Ederra erregeak eta Federiko II. a erregeak edo Federiko II. Hohenstaufengoa enperadoreak gero eta zuzenago zuten aurrez aurre garai hartako Aita Santuen botere espirituala. Mundu honetako botereak ez zuen botere espiritualaren menpe egotea onartzen.

Erlijioaren arloan heresiak ugaldu ziren, askotan kleroaren aberastasun edo gehiegikeriengatik. Ebanjelizacio berriaren premiak eskeko bi ordena sortarazi zituen: domingotarrena 1217an eta frantziskotarrena 1223an. Aberastasunari uko egiten zioten eta pobretasuna hartzen zen ebanjelioko idealtzat. Arrakasta handia izan zuten (intelektualengan batez ere) eta poliki-poliki eskeko ordenek jaio berriak ziren unibertsitateen kontrola beren esku hartu zuten.

Alderdi intelektualari gagozkiolarik, XIII. mendean Paris, Oxford eta Bolognako unibertsitateak sortu ziren. Horietan sortu ziren "eskolastika" deitutako ideiak eztabaidatzeko eta azaltzeko prozedura metodikoak. Ikasketa ororen oinarrian testua (littera) gramatikalki analizatzen zuen iruzkina (lectio) zegoen. Gero bere esanahia (sensus) analizatzen zen eta ezkenik edukiaren egiaren (sententia) exegesia edo interpretazioa egiten zen. Orduan eztabaida dialektikoa hasten zen questio eran. Amaieran maisu eta ikasleen arteko disputioa zegoen, testua lehia moduko apustutzat hartuz.

Zientzia berri hartako maisu ezagunenak Alberto Handia (1200-1280), Buenabentura (1217-1274) eta Tomas Akinokoa (1225-1274) izan ziren. Hirurek Parisen irakatsi zuten 1245 eta 1272 bitartean. Arabiarren eskutik Aristoteles aurkitu zutenean eztabaida handiak izan zituzten. Izan ere, arabiarren, juduen edo paganoen filosofiatik sortutako testu eta arazoak botere karolinjioa sortu ondorengo kleroak erabat onartzen zuen teologia agustindarrarekin ez zetozen bat. Sintesi harmoniatsuaren premia gero eta handiagoa zen arte-fakultateko laikoen (hau da, "artista" edo filosofoen) eta teologi fakultateko teologia tradizionalaren zaleen arteko eztabaidak saihesteko. Alberto Handiak eta Boezio Daziakoak onartzen zuten bide filosofikoaren autonomia, baina filosofoaren kontenplaziozko bidearen nagusitasuna baloratzen zuten. Tomas Akinokoak sakondu zuen Antselmo Canterburikoak XI. mendean irekitako bidea, fedea arrazoimenarekin bateratu nahian. Tomas Akinokoarentzat filosofia teologian amaitzen da eta fedea sendotzeko azalpen seguruena ere bada. Bere "Summa Theologiae" arlo horretan benetako sintesia da: aldi berean existentzia, hasiera eta amaiera den Jainkoak duen munduaren kontzientzia.


[aldatu] XIV. mendea: Desilusio teologikoa

Dante Alighieri
Dante Alighieri

XIII. mendean Aristotelesen lanak poliki-poliki sartu zirenean unibertsitatean gatazka ugari izan zen. Filosofia teologiatik askatzeaz gain, intelektualak unibertsitatearen botere-ahalmenaz jabetu ziren. Gizarte kristauko botere mundutarraren eta espiritualaren arteko konkrakotasuna bideratzeko indarra zen.

Dantek (1265-1321), adibidez "artisten" aldeko eta teologia fakultatekoen kontrako jarrera izan zuen, lehen aldiz hizkuntza arruntean idatzitako Bazkaria (1304-1307) izeneko lanean. Danteren ustez, filosofoaren bizitzako zoriona teologoen betiereko dohatsutasuna adinakoa zen. Politikaren arloan aristotelismo erradikalak Dante bere "Monarkia" lanean (1310) unibertsitarioen aristotelismoaren "birplatonizazio" moduko batera eraman zuen. Izan ere, kristautasunak oraindik ere gizarteari enperadorearen eta Aita Santuaren pertsonenganako bi helburu bereizi ezartzen baditu (garai hartako Federiko II.aren eta Aita Santuaren arteko gatazkek hori erakusten zuten), Danteren arabera harmonia berriaren oinarria aurki zitekeen filosofo zentzudunarengan, eta horrek Platonen Hiri idealeko errege filosofoa gogorarazten du.

Pentsalari batzuek, ordea, helburu mundutar eta espiritualen arteko gatazka ez zuiten Danteren antzera noblezia eta monarkia idealizatuta gainditu nahi, mundua benetan aldatuta baizik. Bide horri heldu zion Eckhart maisua (1260-1328) deitutako teologo alemanak. Bizitza zibilean hizkuntza arruntean egindako predikuen bidez Kristo eta bere apostoluen benetako bizimodua ezartzen saiatu zen. Uko egiteari edo dohatsutasunari buruzko ideiekin filosofia eta teologia, noblezia, pobretasuna eta apaltasuna deitutako bizimodu berrian bateratzen zituen. Kristoren pertsonari buruzko teologia berri hark Erdi Aroko intelektualei Elizaren aberastasunen eskandalua salatzeko aukera eman zien. Horrez gain, ideia haiek unibertsitatekoa ez zen jendearengana ere hedatu ziren eta ondorioz teologia ebanjeliko hura askok bereganatu zuten.

Gilermo Ockhamgoa izan zen teologiako maisu handiak unibertsitatetik gehien kritikatu zituena. Nominalismoaren bidetik eta errealismo kritikatuz Erdi Aroko teologiako sistema nagusiak hautsi nahi zituen. Hizkuntzara aplikatutako bere metodo analitiko ekonomiko eta garbitzaileak ("Ockhamgo labana" deitu izan zaio) teologia eskolastikoaren proposizio konplexuak hautsi egiten ditu proposizio elementaletan deskonposatuz. Abelardorentzat bezala, unibertsala edo kontzeptu abstraktua gauza singularren aniztasunaren hitzartutako ikurra dira. Analisi logikoaren bidez beti abstrakzio kontzeptualetan ezkutatzen diren unibertso konkretua eta norbanakoak egoten dira. Gaur egungo filosofia analitikoaren antzeko hau metafisikarien hizkuntzari eta unibertsala espiritutik kanpoko errealitatera atxikitzeari egindako kritika da. "Gizakia", "Gizateria" bezalaxe ez dira adimeneko errealitateak, izaki indibidualak besterik ez dira.

Ockhamgoak, teologiako "unibertsalak" arbuiatzeaz gain, aldi berean bizi diren norbanakoen intuiziozko ezagutza-ekintza konkretuetaraino heltzen den bakarra dela esaten zuen. Bere analisie esker, giza-pentsamendua pentsamendu teologikoaren mugetatik askatu ahal izan zen. "Frantzizkotarren ordena" badenik ukatuta eta Europan sakabanatutako pertsona frantziskotarrak daudela aitortuz, Ockhamgoak abstrakzio guztiak kritikatzeko bidea eskaintzen du eta aldi berean filosofiako eta zuzenbide objektu pribilegiatu gisa norbanakoaren nozioa sortzeko ere bai.

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu