Fonendoskopio
Wikipedia(e)tik
Fonendoskopioa edo estetoskopioa (Grekera klasikotik, stéthos bularra eta skopé miaketa) auskultazioa egiteko tresna medikoa da. Berarekin bihotzaren, biriken eta hesteen soinuak entzun daitezke. Miaketa fisikoan erabiltzen du medikuak.
Laennec mediku frantziarrak asmatu zuen 1816an.
Historian zehar mota desberdinak egon dira gaur egun arte. Hala ere, bi multzotan bana ditzakegu: Helduentzakoak eta pediatrikoak.