Frankismo
Wikipedia(e)tik
Frankismoa 1939tik 1975ra Espainian ezarritako erregimen politiko diktatoriala izan zen. Francisco Franco Bahamonde militarrak ezarri zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Espainiako Gerra Zibila nazionalistek irabazita, Franco estatu buru izatera pasa zen. Hasierako urteetan, bere aurkarien aurkako kanpaina izugarri bat egin zuen, Hitler eta Mussoliniri bere laguntza eman zion, eta estatuaren garapena gelditu egin zuen.
Aurrerago, Estatu Batuekin harremanak edukitzen hasi zen eta ekonomia zerbait bultzatu zuen. Frankismoa, erregimen politikoa bezala, Franco beraren heriotzarekin amaitu zen. Estatu buruaren postua, Espainiako Joan Karlos I.ak hartu zuen. Orduan hasi zen diktadura erregimenetik, monarkia parlamentariora pasatzeko bidea, gaur egun "Espainiar Trantsizioa" deitzen dena.
[aldatu] Pentsamoldea
Frankismoa, faxismoan oinarritzen da, Espainiara falangistek egokitua. Frankismoaren helburuak; Espainia osoa elkarturik egotea, katolizismoa, komunismoaren aurka egotea eta arrazismoa ziren. Erregimen hau ezin da demokratiko bezala hartu; bai ordea diktadura bezala.
[aldatu] Sinboloak
- Cara al sol ereserkia Juan Telleria musikagile zegamarrak egin zuen.
[aldatu] Frankismoa gaur egun
Espainian, oso txikiak diren talde ultraeskuindar batzuk daude. Hauek frankista bezala hausnartzen dira.
[aldatu] Ikus, gainera
- Frankismoa Euskal Herrian