Garoa
Wikipedia(e)tik
Garoa, Txomin Agirreren lan hau aldizkari batean agertu zitzaigun lehen aldiz, RIEV aldizkarian, hain zuzen, 1907tik-1912ra, azken lau kapituluak izan ezik. Kresala bezala, hau ere Durangon inprimatu zen, 1912.urtean. Kresala-n itsasoko bizimodua erakusten badigu bizkaieran, oraingoan gipuzkeraz idatzia datorkigu nekazal inguruko bizimoduaz hitz egiten digun eleberri hau.