Gipuzkera
Wikipedia(e)tik
Gipuzkera edo Erdialdeko euskalkia euskalki bat da, Gipuzkoako erdialdean eta Nafarroako Sakanan hitz egiten dena.
[aldatu] Hedapena
Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan hitz egiten, Deba ibaiaren arroan, Leintz-Gatzagatik Elgoibarreraino bizkaieraz mintzatzen dira hango euskaldunak, eta Oiartzun eta Bidasoa ibaien arroetan aldiz goi-nafarreraz. Hala ere gipuzkera eta goi-nafarreraren arteko muga desagertzen dago Gipuzkoan, Euskara batua nagusitzen ari baita pixkanaka-pixkanaka Gipuzkoako euskal gazteen artean.
[aldatu] Gipuzkera motak
Egungo gipuzkerak lau hizkera mota nagusi ditu:
- Beterriko hizkera (Tolosa aldetik Donostiaraino).
- Goierriko hizkera.
- Urolaldeko hizkera (Zarauztik Mutrikura).
- Nafarroako gipuzkera (Burunda, Etxarri-Aranatz).
[aldatu] Garrantzia
Gipuzkera euskalki historiko nagusietakoa izan da, eta literatura hizkuntza izan da XVIII. mendetik aurrera. Lapurtera eta goi-nafarrerarekin zerikusi nabarmena dauka, nahiz eta bizkaieraren kutsu bat ere baduen.
Gaur egun gipuzkera, beste euskalkien antzera, eta oro har gipuzkoarrek hitz egiten duten euskara, euskara batuaz ari da aldatzen, hedabideek eta literaturak duten indarragatik.