Gaztetxe
Wikipedia(e)tik
Gaztetxea asanblada autogestionatuek (Gazte Asanbladak, gehienbat) herri kultura garatzeko gunea, oro har okupatua izaten dena.
Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970eko hamarkada amaieran (nahiz eta aurretik esperientziarik izan, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea bezala), Franco hil eta gero gazteria OJEren lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz izan gaztetxerik. Ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badaira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran.