Gazte Asanblada
Wikipedia(e)tik
Gazte Asanblada gazteek antolatutako kolektibo mota bat. Oso kontzeptu zabala da eta bere barnean euren artean nahiko ezberdinak diren taldeak sartzen ohi dira. Asanblearismoan oinarritzen dute haien barne funtzionamendua eta autogestioan haien kudeaketa.
Gazte kolektibo hauen helburu nagusiak, kultura eta aisialdi alternatiboak sortzea izaten dira orokorrean. Alternatibotasun hau, ia beti, sistema ezarriaren aurkako jarrera batean bilakatzen da; honek dauzkan osagai guztiak barne direlarik (Kapitalismoa, matxismoa, espekulazioa, ustelkeria...). Sistemarekiko aurkakotasun honek erakunde publikoekiko etsaitasun bat dakar orokorrean, batez ere herri ertain edo handietan eta hirietan.
Udaletxearen aurkari zuzena izatean ez ohi du herriko kolektibo batzuei banatutako lokala jasotzeko eskubiderik izaten (esan beharra dago kasu askotan Gazte Asanbladak berak ukatu egiten duela udaletxearen laguntza). Arrazoi hau autogestioak dakarren ez-aberastasuna eta espekulazioaren kontrako borrokarekin batera okupazioranzko bidea izaten ohi da. Ez etxebizitza okupatu moduan baizik eta Gaztetxe moduan.
Kasu gehienetan, Gazte Asanblada eta Gaztetxea guztiz lotuta egoten dira. Lehenengoa izanik bigarrenaren kudeatzailea eta dinamizatzailea. Beste kasu batzuetan aldiz, okupazioaren ostean banatu egiten dira biak Gazte Asanblada Gaztetxean parte hartzen duten kolektiboetariko bat izateko, honen kudeaketa talde berri baten esku utziz (Itzubaltzeta Gaztetxea kasu). Kasu gutxi batzuetan, ordea, okupazioa ez dator Gazte Asanbladaren eskutik.
Azken hau Gazte Asanbladen arteko ezberdintasunaren adierazgarri da. Askotan esaten duten moduan: Gazte Asanblada bakoitza mundu bat da. Egia esateko, gai berdinei buruz oso jarrera ezberdinak eduki ditzateke.
Maila ezberdinetan koordinaturik edoten ohi dira Gazte Asanbladak Gaztetxeekin batera, betiere funtsezko osagaiak eurak (eta ez koordinadorak) direla jakinik:
- Euskal Herriko gazte asanblada eta gaztetxeen koordinadora. Euskal Herri mailan
- Bilboko Okupazio Mugimendua. Bilbo hirian
- Eskumaldeko eta Ezkerraldeko koordinadora. Bilboko itsasadarraren bi aldeak
- Uribe Kostako koordinadora. Bilboko itsasadarraren eskumaldea eta Uribe Kosta
- Debagoienako bailarakoa.
- Iruñaldekoa.