Gizarte
Wikipedia(e)tik
Gizartea edo jendartea lurralde jakin batean dagoen eta bere burua auto-produzitzen duen gizabanakoen multzoa da, normalean berezko kultura nahiz gizarte-erakundeak dituena. Honen azterketa gizarte zientziek egin ohi dute.
Gizarte terminoa ere animalietaz aritzeko erabiltzen da, Soziobiologiak nahiz Gizarte Etologiak aztertzen dutena.
Era irekiago batean, gizarte birtualaz hitz egiten da zibergizarteko taldeen fenomenoak aztetzeko. Hauek interkonektaturiko ordenagailuek edo-eta errobotek osatutako gizarte artifizialak dira.