Gramo
Wikipedia(e)tik
Gramoa (sinboloa: g) masa unitatea da eta Nazioarteko Unitate Sisteman kilogramoren milarena lez definitzen da. (1 g = 1 × 10−3 kg). Ontza avoirdupois bat 28,34952 gramo da.
Gramoa SIaren oinarrizko unitatea ez bada ere, oinarrizko unitatea den kilogramoaren azpimultiploa da. Bestalde SIan, masa unitateen artean SI aurrizkiak txertatzeko sustraia gramoa da eta ez kilogramoa. Hala ere, gramoa zaharragoa den cgs neurketetarako sistemaren oinarrizko unitatea da; sistema hori baina, honezkero gutxitan erabiltzen da. Edozein kasutan gramoa arlo zientifikoetan funtsezko neurketa unitatea da mundu guztian.
Lehenengoz gramoa zentimetro kubiko bat uraren pisua,dentsoagoa denean legez definitu zen. Hori hotz-beroa 4 Celsius gradu ingurukoa denean jazotzen da. Bere definizioa baina, metalezko gailu baten masa izatera igaro zen hamazortzigarren mendean.
Masa unitateak | ||
---|---|---|
tona ingelesa • arroba • libra • ontza • kilate • kintal Gramoaren multiploak eta zatikariak: tona • kilogramo • gramo • miligramo • mikrogramo • nanogramo • pikogramo • femtogramo • attogramo |
cgs sistemako unitateak |
Oinarrizko unitateak luzera : cm | masa :gr | denbora : s | eremu magnetikoa : Oersted | |
Unitate eratorriak azelerazioa : gal indarra : dyn | energia/lana/beroa: erg | presioa : baria | biskositatea : poise | karga : statcoulomb | potentzial elektrikoa/indar elektroeragilea: statvolt | fluxu elektrikoa : Maxwell | eremu magnetikoa: Gauss | |