Nazioarteko Unitate Sistema
Wikipedia(e)tik
Nazioarteko Unitate Sistema (frantsesezko Système international d'unités-tik SI laburtuta) sistrema metrikoaren bertsio berria da. Unitate sistemarik edatu eta erabiliena da, bai merkataritza eta bai zientzian.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Sistema metrikoa Frantziako Louis XIV.ak aukeratutako zientzialari talde batek sortu zuen, beraien artean Lavoisier aurkitzen zelarik. Frantziako iraultzaren ondoren gobernu berriak sistema hau hartu zuen.
Unitateen ikurrak eta zenbakiak idazteko printzipio orokorrak 9. CGPMan proposatu ziren lehenengoz (1948, 7. erabakia). Geroago onartu eta ISO erakundearen ISO/TC 12 komite teknikoak osatu zituen (ISO 31, Kantitateak eta unitateak)
[aldatu] Unitateak
Magnitudea | Izena | Ikurra | Oharrak |
---|---|---|---|
Luzera | metro | m | argiaren abiaduraren arabera definitzen da |
Masa | kilogramo | kg | ez da 1000 gramoren arabera definitzen |
Denbora | segundo | s | denbora atomikoaren arabera definitzen da |
Korronte elektrikoaren intentsitatea | ampere | A | eremu elektrikoaren arabera definitzen da |
Tenperatura termodinamikoa | kelvin | K | |
Sustantzia kantitatea | mol | mol | ikus, gainera, Avogadroren zenbakia |
Argi-intentsitatea | kandela | cd |
[aldatu] SI ikurrentzako arauak
SI unitateen ikurrak (eta SIarenak ez diren unitate askorenak ere) hurrengo arauak jarraituz idazten dira:
- Ikurrentzat "roman" motako tipoak erabiltzen dira. Normalean, unitateen ikurretan hizki txikiak erabiltzen dira, baina unitatearen izena pertsona baten izenetik badator ikurraren lehenengo hizkia larria da. Unitatearen izena bere osotasunean idazten denean beti idazten da letra txikiz, perpausa baten lehenengo hitza ez bada. Salbuespen bakarra "Celsius gradua" da.
- Unitateen ikurrak ez dira aldatzen pluralean.
- Unitateen ikurren atzean ez da jartzen puntu bat, esaldi baten amaierakoa ez bada.