Gudari Eguna
Wikipedia(e)tik


Gudari Eguna Ezker Abertzaleak irailaren 27an ospatzen duen eguna da. Egun horretan 1975an Txiki eta Otaegiren fusilatzea gogoratzen da. Txiki eta Otaegi frankismoak exekutatu zituen azken bi euskal presoak izan ziren, FRAPeko hiru kiderekin batera (Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena).
Urtero ekitaldiak burutzen dira herri askotan eta hildako ETAkideak omentzen dira.