Gurutzada Albitarra
Wikipedia(e)tik
Gurutzada albitarra Eliza Katolikoak burututako gurutzadetako bat izan zen, Elizaren buruzagi kontserbadoreenek heresiatzat jotzen zutenarekin amaitzeko helburuarekin.
Kataroak XII. eta XIII. mendeetan oso ezaguna izan zen kongregazio kristau bat osatzen zuten. Albitar izenarekin ere ezagunak ziren, Albi hiriari erreferentzia eginez, bertan bait zegoen kataroen gotorleku handi bat. Europa osoan zabalduta zeuden arren, Frantziako Languedoc eskualdean zuten indar gehien. X. mendeko bogomiloen sektaren adar bat ziren. Gurutzea tortura eta heriotzaren sinbolo maltzurra zela uste zuten eta Erromako elizak erlikien salmentarekin egiten zuen negozioa gaitzesten zuten.
Mende oso batean zehar, Elizaren ordezkariak kataroekin bildu ziren, sekta honekin amaitu, bere kideak katolizismora bihurtu eta Aita Santuaren aginpidea onar zezaten, emaitza gutxirekin. Inozentzio III Aita Santuak, sektak kristautasunaren nagusitasuna arriskuan jartzen zuela eta anti-eliza gisa antolatu nahi zuela erabaki zuen.
1209an neurri zorrotzagoak hartu zituen, albitarren aurkako gurutzada bat deituz, bereziki odoltsua eta krudela izan zena. Frantzia iparraldeko nobleak gurutzada honetan parte har zezaten, Inozentzio IIIak hegoaldeko lurretaz (askoz ere aberatsagoak eta zibilizatuagoak zirenak) bereganatzeko baimena eman zien. Zaldun hauetako bat Simon Montfortekoa izan zen, lurraldeko biztanleetan izua zabaldu zuena.
Montforteko Simonen indarrak Bézierseko hirira 1209ko ekainean heldu ziren, berau sitiatuz eta biztanle katolikoei kataroak entregatzea aginduz, eskumikutzearekin amenazatuz. Garai hartan hori zen amenaza larria zen arren, hiritarrek ez zuten amore eman. Montforten tropekin izan zen Aita Santuaren ordezkariari orain nola jokatu behar zen galdetzean, honako erantzun zuen: Ez ezazue inongo klase sozial, adin edota sexu arrazoiengatik errukirik eduki. Kataroak edo katolikoak, hil itzazue denak. Jainkoak jakingo du bereak bereizten. Horrela, Montforten soldaduek 15.000 gizon, emakuma eta haur erail zituzten, 200 bat bakarrik zirelarik kataroak.
Bézierseko gertakari hauei Narbona eta Karkasonakoak gehitu zitzaizkion, bertako biztanleek ihes egin behar izan zutelarik gurutzatuen esku ez erortzeko. Lur guztiak Monfortek berarentzako hartu zituen, bere burua Béziers, Narbona eta Karkasonako bizkonde izendatu zuelarik.
Gurutzadak aurrera jarraitu zuen, gero eta odoltsuago. Lavaurren defendatzaile guztiak urkatuak izan ziren. Bramen gizon guztiei begia atera eta sudurrak moztu zizkieten. Hiriak errez erortzen ziren, bertako gotzainek ateak irekitzan bait zizkieten gurutzatuei (agian Simon Montfortekoak garaituen lurrak beraiekin banatzen zituelako).
Raimundo VI. Tolosakoak, eraildako biztanleen jaun feudaletako bat, sarraski hau gelditu nahi izan zuen eta Inozentzio IIIarekin elkartu zen, baina honek Montforti eman zion bere babesa. Orduan Aragoiko Petri IIaren laguntza eskatu zuen, baina hau koldartu eta Raimundo VI bakarrik utzi zuen Montforteko Simeonekin akordio bat sinatuz. Gauzak horrela, gurutzatuek Tolouse setiatu zuten eta 1213rako, Trencaveleko lur guztiak konkistatuta eta Tolosako biztanle guztiak atxilotuta zeuden.
1215erako, Montforteko Simeonek kataroek abandonatutako gaztelu askoren jabe zen eta Espainiako Luis printzea berarikin bat egitea lortu zuen. 1216an Montforten indarren lehen porrota garrantzitsua nozitu zuten Beaucairen, baina indarrak berrantolatu eta Bigerrez jabetzeko gai izan ziren. Lourdesen ere garaituak izan ziren, Gurutzada Albitarraren mendebaldeko mugan.
1217ko udazkenean Raimundo VIIak, Aragoiko erresumarekin batera, Tolosaz jabetu zen. Hurrengo udaberrian Montfortek hiria berriro sitiatu zuen baina 1218ko ekainaren 25an emakume talde batek maneiatutako artileria makina batek jaurtikitako harri baten kolpeagatik hil zen.
Hainbat pertsonaiek Montforteko Simonen tokia hartzen saiatu ziren, tartean Luis Frantziako printzea, 1219an Marmande konkistatu zuena, hiria arpilatuz eta bertako biztanleak heresiagatik errez.
Montforteko Simonen heriotzak gurutzatuak buruzagi indartxurik gabe utzi zituen, Raimundo VIIk ak Béziersen garaipena lortzea eragin zuena. Gurutzatuen etengabeko porrotei esker kataroak berrindartu egin ziren, hainbeste ze 1224an 1209ko mailan zeuden.
1226ean Pieusseko Kontzilio Kataroa ospatu zen, non Rasséseko Apezpikutza Kataroa ezartzea erabaki zen. Honek Frantziako Luis VIIIak gurutzada berri bat agintzea ekarri zuen, [Avignon]] 4 hilabeteko setiopean jarriz eta Pere Isarn, Karkasonako Gotzain Kataroa sutan errez.
Honen ondoren hiri eta gaztelurik gehienak borrokatu gabe errenditu ziren, jendea gerraz nazkatuta zegoela adierazten duena. Kataroen azken enklabea Tolosa zen, Raimundo VIIren aginpean erresistitzen zuena, baina azkenean 1229ko apirilaren 12an akordio bat sinatzea onartu zuen, non kataroen aurka borrokatzea, Tolosako defentsak eraistea eta kalte ordain gisa dirutza handi bat ordaintzea onartu zuen.
Ordutik aurrera Inkisizioa Tolosa eta Languedoc osoan ezarri zen, kataroak jazarriak, torturatuak eta sutan erreak izan ziren. Honek Tolosa, Albi, Narbona eta Montsegurren altxamenduak sortu zituen. Azken hiri honetan 1232tik aurrera Eliza Kataroaren egoitza nagusia ezarri zen, non ondo babestutako gaztelu bat zuten. 1242an, Montsegurreko zaldunek Gillen Arnau inkisitzaile eta bere eskolta guztia hil zituzten. Honen ondoren Montseguren setioa hasi zen, 10 hilabete iraun zituena. 1243an hasi eta 1244ko otsailerako hiritar guztiak errendituta zeuden. Berrehun eta hogei kataro bizirik erreak izan ziren.
1255ko Quéribuseko setioak, gotorleku kataro txiki bat, Gurutzada Albitarraren amaiera ekarri zuen. Ordurako, inkisizioak Eliza Kataroa desegitea lortu zuen.