Hans Christian Ørsted
Wikipedia(e)tik
Hans Christian Ørsted (Rudkøbing, 1777ko abuztuaren 14a - Kopenhage, 1851eko martxoaren 9a) danimarkar fisikari eta kimikari bat izan zen, Emmanuel Kantek pentsamenduak eta Naturaren filosofiak eragindakoa.
1820ean elektrizitatearen eta magnetismoaren arteko erlazioa aurkitu zuen bere ikasleen aurrean egindako esperimendu batean. Korrontedun hari batek iparrorratz bateko orratza mugi zezakela frogatu zuen. Ondorioz, elkarrekintza zegoen indar elektrikoen eta magnetikoen artean, garai hartan aurkikuntza iraultzailea izan zena. Ampèrek Ørsteden esperimenduak ezagutu zituen, geroage elektromagnetismoaren teoriaren habiapuntua garatzen lagundu ziotenak.