Hego
Wikipedia(e)tik
Hegoa edo hegoaldea lau puntu kardinaletariko bat da. Meridianoen norabidea eta Hego Poloranzko norantza daukana. Ipararen kontrako norantzan dago. Mendebaldeko gizartean eta zientzian onartuena hegoa mapen behekaldean agertzea da (irudiko iparrorratzean bezala).
Inolako tramankulurik gabe hegoa kokatzeko erarik oinarrizkoena, nahiz eta oso zehatza ez izan, ezkerreko besoa Eguzkia ateratzen den tokirantz (ekialderantz) luzatuz lortzen da.
Benetazko hegoa Hego Poloan dagoena da eta ez hego magnetikoa. Mende askotan zehar gauza bera zirela uste izan den arren. Beraz, iparrorratzak markatutakoaren eta benetazko hegoaren artean aldea dago.
Askotan erabiltzen da Hegoa edo Hegoaldea hitza Hego hemisferioko herrialde pobreak izendatzeko, iparreko herri aberatasagoekin alderatzen.