Herrialdeentzako goi mailako domeinu
Wikipedia(e)tik
Herrialdeentzako goi mailako domeinua (ingelesez, Country code top-level domain edo ccTLD) herrialde edo menpeko lurralde batentzako gordetako goi mailako domeinua da. Domeinu hauek bi karakterek osatzen dituzte, eta kasu gehienetan ISO 3166 estandarrarekin bat datoz.
[aldatu] Herrialdeentzako goi mailako domeinu bezala erabiltzen ez diren ISO 3166 kodeak
- eh: Mendebaldeko Sahara
- kp: Ipar Korea
- cs: Serbia eta Montenegro
- as: Aland Uharteak
[aldatu] ISO 3166 kode ez diren herrialdeentzako goi mailako domeinuak
- uk: Erresuma Batuarentzako erabiltzen da, eta bere ISO 3166 kodea GB da.
- su: Sobietar Batasuna. Domeinu hau dena dela zaharkituta eta desagertzear dago.
- ac: Ascension Uhartea.
- eu: Europar Batasuna.
- tp: Ekialdeko Timor.
- yu: Serbia eta Montenegroren ISO 3166 kode zaharra, Jugoslaviaren parte zenekoa.