Ipar Korea
Wikipedia(e)tik
Koreako Herri Errepublika Demokratikoa 조선민주주의인민공화국 |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: 강성대국 ( Herrialde Handia eta Oparoa ) |
|||||
Ereserkia: Aegukka | |||||
Hiriburua | Pyongyang 39°2′N 125°45′E |
||||
Hiri handiena | Pyongyang | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Koreera | ||||
Gobernua
Estatu burua
Presidentea Lehen Ministroa |
Alderdi bakarreko estatu komunista Kim Jong-il Kim Yong-nam Pak Pong Ju |
||||
Sorrera - Askapena - Errepublika |
1945 abuztuaren 15 1948 irailaren 9 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
120.540 km² (98.) 4,87% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
22.900.000 (48.) 190 biztanle/km² (41.) |
||||
Dirua | Ipar Koreako won (KPW ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
KST (UTC +9) Ez (UTC +9) |
||||
Interneteko domeinua | [[.kp dagokio (oraingoz ez du)]] | ||||
Telefono aurrezenbakia | +850 |
||||
Herritarra | korear, iparkorear
oharrak= |
||||
{{{oharrak}}} |
Ipar Korea Asia ekaildeko estatua da, Koreako penintsularen iparraldean kokatua. Hegoaldean Hego Korea du, harekin 1945 urtera arte Korea herrialde batu bakarra osatu zuena. Gainera, mugakide ditu Txina iparraldean eta Errusiarekin 18,3 km luze ipar-ekialdean. Estatu komunista-sozialista da eta sarri estatu Stalinista, totalitario eta bakanzaletzat jotzen da.
Hiriburua Pyongyang da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1948 baino lehenagoko historian sakontzeko, irakurri: Korea
1948ko Irailaren 3an, Koreako Herri-Errepublika Demokratikoa osatu zen, Kim Il Sung (Korear Langileriaren Alderdiko liderra, KLA) lehen ministroa izanik. Ipar Koreak Koguryo estatuaren estrategia mantendu zuen: etsaiekin, borroka zuzena saihestu zuen; barnean, indar militar handia bultzatuz.
Estatuaren filosofia JUCHEa da, 70 hamarkadan Kim Il Sung-ek garatutakoa. Filosofia honen oinarria nazionalismoa, militarismoa eta tradizioak dira. Marxismo-leninismoaren bilakaera korearra da.
Syngman Rhee Hego Korear buruzagia kaleratu zutenean, hurbilketa saioak eman ziren, baina Hego Korean militarrek estatu kolpe bat eman zutenean, prozesu hau eten zen.
KLA-k nekazal erreforma bat aurrera eraman zuen, kolektibizatuz. Japoniarrek ekarritako industriak sozializatu zituzten. Gudan, herria deuseztatuta geratu zen. Ekonomiaren sistema planifikazio zentraleko sozialismoa zen, industriaren %90 estatuaren menpean egonik. Beste industriak eta nekazaritza arloa kooperatibetan antolatuta zeuden.
Koreako gerra bukatu ondoren (1950-1953) Kim Il Sung-ek hartu zuen boterea eta herrialdearen azpiegitura ekonomikoa berreraikitzea bilakatu zen bere lehen helburua, honekin batera, garapen plan ezberdinak jarri zituen martxan eta honela ekonomia berpiztea lortu zuen.
- Lehen planarekin, hiru urte bitartean garatu zen, gerra aurreko egoerara bueltatu nahi zuten, zentral elektrikoak eta trenbideak berreskuratuz.
- Hurrengo bost urteetan jarraituriko planaren helburua berriz (1957-1962) portu eta lantegiak berreraikitzea izan zen. Plan honek zailtasun handiak izan zituen aurrera eramateko, oposizioak jarritako trabengatik. Orduan, Kim Il Sung-ek bere etsai politiko guztiak bota zituen alderditik, bere garapen planak aurrera eraman ahal izateko.
- Hurrengo hamar urteetan, kontsumo ondasunetan oinarritutako plan bat sustatu zuen.
Garapen plan hauekin batera, nekazal arloan erreforma handiak burutu ziren, jabetza sistema aldatu zen nekazari guztiak kooperazio-etxaldetan bilduz.
Gaur egun, nazioartean bakartua dago, eta finantza ikuspuntutik Japoniara loturik dago. 1994an Kim Il Sung hil zenean, beren semeak KLAko lehendakaritza hartu zuen. 1995an, uholde batzuk nekazal oinarrizko ekoizpena hondatu zuten, gosetea sortuz. 2000 urtean, Ipar eta Hego Koreen arteko hitzaldiak eman ziren, bakera eta batasunerako bidea errazteko. Baina estatu bien arteko egoera onak George W. Bush-ek izorratu zuen, beren infernuko ardatzan barneratu zuelako Ipar Korea, haiekiko jarrera gogortuz. Orduan, Ipar Koreak programa nuklear bat hasi zuen, egoera askoz gehiago okertuz.
[aldatu] Baliabideak
Ipar Korearen ezaugarri nagusia, plangintza zentralizatuko herrialde bat dela da. Lurraren garraio eta produkzio bideen jabetza Estatuak dauka eta Estatuak etxebizitza (alokairu minimoetan), elikadura, osasuna, lana eta hezkuntza bermatzen ditu.
Industria sektorea da dudarik gabe, Ipar Korearen oinarri ekonomikoa, meagintza eta basogintzarekin batera. Nekazal eta zerbitzu sektoreak berriz eragin txikiagoa daukate BPG nazionalean.
Bi Koreak banandu baino lehen, Hego Koreak zerealez hornitzen zuen Iparraldea, baina banaketarekin Ipar Koreak ahalegin handiak egin behar izan ditu nekazal arloan, bertako klima eta lurrak desfaboragarriak direlako nekazaritzarentzat. Nekazal lurrak orokorrean etxalde-kolektiboetan banatuta daude eta jabetza pribatua lurren %7-an soilik ematen da. Egindako nekazal esfortzuekin produkzioa nabarmenki haztea lortu dute, makineria modernoa, ongarri kimikoak, espezializazio teknikak... erabiliz. Abeltzaintzan ere, nahiko pobrea da Ipar Korea. Arrantza aldetik, berriz, nahiko aberatsa da, Iparraldeko kostetan arrain mota ugari aurki daitezkeelako: aingirak, olagarroak, antxoak, izkirak... Basogintzan ere, lan ugari dauka, lurraren %75-a basoz osatua dagoelako.
Baliabide mineral eta energetiko ugari ditu, batez ere ikatzan, non Ipar Korea munduko ekoizleen hamabost herrialde garrantzitsuenen artean dagoen. Meategi nagusiak Pyongyang, Kaesang, Saiweon, Honerryeong eta Giljun daude. Mineral hau ezinbestekoa da, batez ere energi eta siderurgi sektoreetan. Ikatzaz aparte, beste mineral batzuetan aberatsa da, adibidez, zink eta berunean. Hain ugariak ez diren arren, urrean, zilarran eta kuprean ere aberatsak dira.
Industri zentro handiak garatu ahal izateko, Koreak inbertsio handiak egin ditu sektore energetikoa garatzeko. Biztanleri aktiboaren herena baino gehiago bigarren sektorean lan egiten du. Sektore honek errenta nazionalaren %75-a sortzen du eta aktibitate industrial gehienak mendebaldean kokatuta daude non aktibitate nagusiak siderurgia eta kimikarekin erlazionaturik daude. 1971-1976 urteen bitartean garaturiko planei esker industria moderno eta eraginkor bat edukitzea lortu dute, eta gaur egun industriaren zati handi bat makinen produkzioan zentratuta dago. Industria kimikoak berriz, ongarri, porlan eta beste zenbait produktuetan oinarrituta dago.
Zerbitzuen sektorea berriz, garapen motelago bat izan du, 1980-1988 urteen bitartean gutxienez. Beraz, hasieran esan dugun bezala, Ipar Koreak bigarren sektorean oinarritzen du bere ekonomia.
Ipar Koreak zenbait produkturen inportazioa beharrezkoa du, beste batzuen artean, elikagaiak, ekipo ondasunak, makineria eta petrolioa. Bere esportazioak berriz balio txikiagokoak dira, hau da, zeta, produktu kimiko eta mineralak... Elkartruke honen ondorioz, bere kanpo zorra handitzen joan da, merkataritza balantzan defizita sortuz.
Beraz, Ipar Korearen BPG-aren hazkundea oso baxua da, 1992-an 21’1 mila milioi dolarrekoa zen bitartean Hego Korearen BPGa 294’5 mila milioi dolarretakoa zen. Aipagarria da, gainera Ipar Koreak arlo militarrean egiten duen gastua, non BPG-aren %26’3 erabiltzen duen. (Israelen ondoren proportzio handiena erabiltzen duen herrialdea da).
Halere, AEBekin izandako tentsioen ondorioz (Ipar Koreak armamendu atomikoaren inguruko tratatuak ez ditu bete), bere harremanak atzerriarekin lasaitu egin dira eta gainera Nazio Batuen Erakundearen kide egin da. Bestalde, inbertsio atzerritarra erakartzeko, lege fiskaletan aldaketak egin ditu.
Beraz, nahiz eta herrialde komunista bat izan, herrialde kapitalistekiko dependentzia baten beharra duela ikusi du.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- Ipar Korea mapa
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
Mendebaldeko Asia |
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Birmania • Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanputxea • Laos • Malaysia • Singapur • Tailandia • Vietnam |
|
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |