HETEL
Wikipedia(e)tik
Artikulu honek ez ditu Wikipediaren formatu hitzarmenak betetzen edo ez du sintaxi egokia. Mesedez, aldatu ezazu bete ditzan. Ez ezabatu ohar hau wikitu arte. |
HETEL edo Heziketa Teknikorako Elkartea Gizarte-ekimenezko lanbide-heziketako ikastetxeen Elkartea da eta Euskal Herriko eskualde guztietan dago sustraiturik. Elkartea 1987an sortu zen lan heziketa sustatu eta hobetzeko.
HETEL Elkartearen helburuak hauexek dira: esperientzien eta egite-jakitearen trukaketa eta kalitatea eta pedagogi, antolakuntza, teknika eta teknologi berrikuntzak eskaintzen dituzten proiektuetan elkarrekin parte hartu eta haiek garatzea.
HETELen jarduera-printzipioetariko batzuk honako hauek ditugu: teknologia eta pedagogiaren berrikuntza gidatzea, elkarturiko ikastetxeen artean eta hauen eta gizartearen artean komunikazioa eta elkar laguntza bultzatzea eta beste Autonomia Erkidegoko eta beste herrialde batzuetako lanbide heziketako zentro eta enpresekiko harremanak eta lankidetza sustatzea (bost jarduera-printzipio).
HETELek, berrikuntzan, kalitatean, enpresa errealitatearekiko harremanean eta erantzukizun eta ekimenaren kulturaren sustapenean oinarritutako profesionalizazio formula eskaintzen die gazte eta helduei (gazte, langile eta langabeentzako prestakuntza eta empresentzako zerbitzuak).
Honez gain, HETELeko zentroek era askotako zerbitzuak eskaintzen dizkiete enpreseei, bai neurrira eginiko formazioa bai bestelako zerbitzu teknikoak.
HETELeko zentroak Lanbide Heziketako Euskal Planeko Lanbide-prestakuntza zentro integralen sarekoak dira.