Ibai-Ezkerraldea
Wikipedia(e)tik
Ibai-Ezkerraldea Bilbo Handiko azpieskualdea da. Bere izenak dioen bezala Nerbioi ibaiaren ezkerraldean dago kokatuta.
Euskal Herriko bosgarren (Barakaldo), zortzigarren eta bederatzigarren (Santurtzi) udalerririk populatuenak eskualde honetakoak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Udalerriak
- Barakaldo: 94.967 biztanle (2005).
- Portugalete: 50.357 biz.
- Santurtzi: 47.155 biz.
- Sestao: 30.350 biz.
[aldatu] Industria
Bizkaiko Labe Garaiek eskualde honetan, bereziki Barakaldon eta Sestaon garatu zuten euren aktibitate nagusia 1902tik 1996 arte.
[aldatu] Pertsonai ospetsuak
- Ignacio Ellacuria (1930-1989), Askapenaren teologiaren bultzatzailea.
- Andolin Eguzkitza (1953-2004), euskarazko idazlea eta eskualdeko lehenengo euskaltzaina.
[aldatu] Musika
Euskal Rock Radikalak eskualde honetan aurkitu zuen kabi nagusietakoa 1980 inguruan, Zarama eta Eskorbuto taldeak emanez.
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Futbola
- Club Portugalete taldea (1909).
- Sestao Sport Club taldea (1916-1996).
- Barakaldo CF taldea (1917).
- Sestao River Club taldea (1996).
[aldatu] Arrauna
Arraun taldeen kokalekuak itsasadarrean daude. Hauek dira, barrualdetik kostalderako norabidean sailkatuta:
- Kaiku Arraunaren Elkartea, Bizkaitarra traineruarekin (Sestao).
- Iberia Arraun Elkartea, Hojalatera traineruarekin (Sestao).
- Portugalete Arraun Elkartea, Jarrilera traineruarekin (Portugalete)
- Itasoko Ama, Sotera traineruarekin (Santurtzi).