Portugalete
Wikipedia(e)tik
Portugalete |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Portugalete | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
Posta-kodea | 48920 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
6 m 3,21 km² 49.118 (2006) 15.510,28 bizt/km² |
||
Sorrera | 1322 | ||
Herritarra | portugaletetar | ||
Alkatea | Mikel Cabieces (PSE-EE) | ||
www.portugalete.org | |||
Portugalete Bizkaiko udalerria da. Bilbo Handia eskualdean kokaturik. Ibaizabal ibaiaren ezkerraldean. 2004. urtean 50.357 biztanle zituen, eta Euskal Herriko zortzigarren herririk populatuena da.
Bertan dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Getxorekin lotura egiten duena.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta Klima
Portugaleteko herria, Ibaizabal ibaiaren mendebaldean aurkitzen da. Mendebaldean, Trapagaran eta Ortuellako udalerriekin egiten du muga, ekialdean Ibaizabal ibaiarekin, hegoaldean Sestaorekin, eta iparraldean Santurtzirekin.
Portugalete itsasoaren mailatik 70 metro inguruko altueraraino hedatzen da. Herriak malda ugari ditu, eta muino baterantz hazi behar izan zuen industrializazioa gertatzean. Herriaren erdigunea, alde zaharra eta udaletxea Ibaizabal ibaiaren ondoko gune lauenean aurkitzen dira.
[aldatu] Portugaleteko auzoak
- Alde Zaharra
- Azeta
- La Tejera
- Los Hoyos
- Repelega
- Rivas
- Pando
- Vicios
[aldatu] Historia
Portugaleteko uria Maria Diaz Harokoak sortu zuen 1322. urtean, Bizkaiko beste uri batzuk bezalaxe. Aurretik, arrantzaleen herrixka txikia izan zen Portugalete. Hasierako hiri-gutuna galdu bazen ere, 1432an berretsi egin zen Gaztelako erregeak emaniko erregaliaren bitartez. Mendeetan zehar, Bilborekin lehian aritu zen merkataritza nagusigoa nork izango zuen erabakitzeko.
XIX. mendean herriaren iharduera nagusia izan zen arrantza industria eta zerbitzuek ordezkatuz joan ziren. Portugaleten berez ez ziren fabrika asko ezarri, udalerriaren mendebaldean batez ere (Moyresa esaterako). Dena den, industrializazioak erakarritako biztanleria handiaren jomuga bilakatu zen Portugalete. Ehundaka milaka etxebizitza eraiki ziren Portugaleteko alde zaharra zegoen gunetik haratago, ekialdetik mendebaldera.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
Portugaleteko demografia eta biztanleriaren joera, Bilbo Handiko beste udalerri industrialen antzerakoa da. XIX. menderarte herri txikia izan zen 1.000 biztanle inguru zituelarik. Ondorengo industrializazioak biztanleriaren hazkunde izugarria eragin zuen ondorengo urteetan. Portugalete, Euskal Herrian dentsitate handieneko udalerria da. 3 kilometro karratutan 50.000 biztanle inguru bizi dira.
Portugaleteko udalerriak 50.000 biztanle inguru dauzka, 2006ean lehen aldiz kopuru horretatik behera geratu da biztanleria, 30 urtetan hori gertatzen den lehen aldia. Biztanleria beherantz doa 1980. urteaz geroztik. Etxebizitza berriak eraikitzeko ezintasuna, zerbitzuen gabezia eta industrializazioarekin batera etorritako inmigrante askok euren jaioterrietara itzuli izanak, eragin latza izan dute azken hogei urteetako garapen demografikoan.
Herriak etxebizitza berriak eraikitzeko tokirik ez duela eta, etorkizunean biztanleriak beherantz jarraituko duela aurrikusten da.
[aldatu] Gehiago jakiteko
[aldatu] Jaiak
Portugaletek ospatzen duen kultura ekitaldirik nagusienetakoa Nazioarteko Folklore Jaialdia da. Bertan, Euskal Herriko eta mundu mailako hainbat dantza talde eta musika talde ezberdinek hartzen dute parte.
Horrez gain, herriak ospatzen dituen jaiegun nagusienen artean, honakoak daude:
- Guiako Ama Birjina Uztailaren 1a.
- San Roke jaiak Abuztuaren 16a.
[aldatu] Biografiak
- Ignacio Ellakuria (1930-1989), jesuita.
- Julen Guerrero (1974- ), futbolaria eta entrenatzailea.