Ilazki
Wikipedia(e)tik
Ilazki , Lurraren alaba. Euskal mitologian oinarrizko astroa. Anitz alegietan azaltzen da herio (hildako arimak babesten ditu), itsasogintza (marea gora-behereak eragiten ditu), nekazaritza (egur mozketa eta landaketak ilargiaren posizioaren arabera egiten dira) eta abeltzaintzari (animalien ernaltze eta erditzean eragiten du) lotua.
Gurtua izan zen erromatarren garaian. Ilargia ekialdetik azaltzen denean, hurrengo eguneko eguraldiaren galde egiteko hala esaten zaio: "Ilazki amandrea, zeruan zer berri?"