Ilargia
Wikipedia(e)tik
|
|||||
---|---|---|---|---|---|
Aurkikuntza | |||||
Aurkitzailea | |||||
Data | |||||
Ezaugarri orbitalak | |||||
Batazb. erradioa | 384.400 km | ||||
Eszentrikotasuna | 0,0549 | ||||
Orbita periodoa | 27eg 7o 43,7min | ||||
Inklinazioa | 5,1454° | ||||
Planeta | Lurra | ||||
Ezaugarri fisikoak | |||||
Diametroa | 3.474,8 km | ||||
Masa | 7,349×1022 kg | ||||
Dentsitatea | 3340 kg/m³ | ||||
Grabitatea azalean | 1,62 m/s2 | ||||
Errotazio periodoa | 27eg 7o 43,7min | ||||
Albedoa | 0,12 | ||||
Tenperatura | 250 K |
Ilargia Lurraren satelite bakarra da. Lurraren inguruan biraka dabilena. Ilargia eta Lurraren artean, batez beste, 380.000 km daude. Euskaraz ohiko izena ilargia den arren badira hainbat erabiletarako Selene hitza erabiltzerik, grezieratik datorren izena. Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du. Ilargialdiek Ilgora, Ilbehera, Ilargi berria eta Ilargi betea dute izena. Lehen alditik laugarrenera 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo pasa behar dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Ilargiaren aurpegiak
Ilargiak errotazio sinkronikoa erakusten du, hau da aurpegi bera erakusten dio beti Lurrari. Guk ikusten dugun aurpegia, aurpegi hurbila izenez ezagutzen da eta gure aurka dagoena aurpegi urruna, aurpegi izkutua edo aurpegi iluna (nahiz eta argia era jasotzen duen). Aurpegi hurbilarekin alderatuta aurpegi urrunak ia ez du itsasorik.
90° W | Aurpegi hurbila | Aurpegi urruna | 90° E | |
---|---|---|---|---|
[aldatu] Ilargiaren mugimendua
[aldatu] Lurrarekiko errotazioa
Ilargiak Lurrarekiko bira oso bat egiteko 27,3 egun behar ditu. Orduro Ilargia atzealdean dituen izarrekiko bere diametro angularraren antzekoa den mugimendua jasaten du, hau da, 0,5º. Ilargiak bira hau egiteko satelite gehienek ez bezala ekliptika erabiltzen du eta ez ekuatore planoa.
[aldatu] Eguzkiarekiko translazioa
Ilargiak Eguzkiarekiko bira bat ematen denbora gehiago behar du Lurrarekiko baino. Eguzkiarekiko bira bat emateko ilargiak 29 egun eta 12 ordu behar ditu: hori da ilargi betetik ilargi betera behar duen denbora.
Dagoen alde hau ilargia lurraren inguruan mugitzen den aldi berean lurra ere Eguzkiaren inguruan mugitzen delako da.
Ilargiak Eguzkiarekiko deskribatzen duen mugimenduak ez du atzerako norabiderik, irudi askotan irudikatzen den bezala (ikus azpian). Kontrara Ilargiak kurba bat deskribatzen du bere mugimenduan.
[aldatu] Bere buruaren inguruko errotazioa
Ilargiak bere buruarekiko bira bate ematen Lurrarekiko errotazio bat burutzeko behar duen denbora berdina da eta horregatik ikusten zaio beti aurpegi bera. Ardatzaren okerdura ekliptikarekiko 88,3ºkoa da.
[aldatu] Librazioa
Librazio izeneko fenomenoa ilargiaren mugimenduan egiten den balantzeo txiki bat da (ikus animazioa). Ilargiaren ardatzaren okerdura, Lurraren mugimendua eta exzentrizitatea dela eta sortzen da eta behar baino 9º gehiago ikusten dizkiogu ilargiari. Hiru klase antzematen dira:
- Luzeran librazioa: ilargiaren errotazioan duen exzentrizitatea dela eta sortzen da.
- Latitudean librazioa: Lurraren eta Ilargiaren biraketa ardatzen ezberdintasuna dela eta sortzen da.
- Eguneko librazioa: Lurrak biratzen duenean ilargiarekiko duen distantzia leku berdinean aldatzen delako gertatzen da.
Librazioa ezberdina da Ekuatorean eta Poloetan.
[aldatu] Eklipseak
Eguzkia eta Ilargiak eklipseak egiteko gaitasuna edukitzea kasualitate baten fruitua da. Eguzkia Ilargia baino 400 aldiz handiagoa da, baina era berean 400 aldiz urrunago dago. Beraz guretzat tamaina bera dute biek. Hau dela eta Ilargi eta Eguzki elipse totalak gerta daitezke.
[aldatu] Ilargi eklipseak
Sakontzeko, irakurri: Ilargi eklipse
Ilargi elipse bat gertatzen denean Ilargia Lurrak sortzen duen itzalean sartzen delako da. Bi gorputzen mugimenduak eta ekliptikak duen inklinazioa dela eta zaila da kalkulatzea noiz egongo den eklipse bat, baina gaur egun guztiz kalkulatua daude. Hiru motakoak daude:
- Eklipse osoak: Ilargia guztiz ezkutatzen da itzalaren aldean.
- Eklipse partzialak: Ilargiaren zati bat itzalaren aldean sartzen da.
- Eklipse penunbralak: Ilargian egongo litzateken astronauta batentzat Eguzki eklipse partzial bat dago eta ilargia pixka bat iluntzen da.
Eklipsea noiz izango den jakiteko Saros zikloan oinarritu behar gara. Ziklo hauek 18 urte inguru irauten dute, zeinen bukaeran Ilargia, Lurra eta Eguzkia hasierako antzeko posiziora itzultzen diren.
[aldatu] Eguzki eklipseak
Sakontzeko, irakurri: Eguzki eklipse
Eguzki eklipse batean Ilargia Eguzkia eta Lurraren artean kokatzen da, itzala sortuz. Hau bakarrik ilargi berria dagoenean gerta daiteke. Hiru motakoak izan daitezke:
- Partziala: Ilargiak ez du guztiz estaltzen Eguzkia.
- Totala: Munduko lekurik batetik Ilargiak guztiz estaltzen du Eguzkia. Hortik kanpo partziala da.
- Anularra: Ilargia Eguzkiaren aurretik pasatzen da baina bere diametroa ez da nahikoa estaltzeko eta beraz eraztun bat ikusten da. Hortik kanpo partziala izaten da.
[aldatu] Ilargiaren eragina Lurrean
[aldatu] Itsasaldiak
Sakontzeko, irakurri: Itsasaldi
Itsasaldiak edo mareak Lurrako Ozeanoen gorakada eta beherakada ziklikoak dira. Ilargia eta Eguzkiaren indar grabitatorioek sortzen dute. Itsas-gora eta Itsas-behera dira itsasaldietako maximo eta minimoak hurrenez-hurren.
Nahiz eta Ilargiaren eragin grabitatorioa Eguzkiarena baino 200 aldiz txikiagoa izan, Eguzkia Ilargia baino 400 aldiz urrunago dago eta hori dela eta Eguzkiaren eragina Ilargiarena baino txikiagoa da. Hala ere Eguzkia eta Ilargia lerrokatzen direnean mareak biziagoak izan ohi dira. Itsasaldirik bizienak udaberri eta udazkenean izaten dira, Lurra Eguzkitik gertuago baitago garai hauetan.
[aldatu] Mitoak
Hainbat mitok esaten dute gizakia erotzen dela ilargi betea dagoenean. Era berean kriminalitate handiagoa dagoela, jaiotza tasa handiagotu egiten dela eta emakumeen hilerokoa ere honekin harremanten dagoela esan ohi da.
Guzti hauek mitoak dira. Adibidez jaiotza tasa eta ilargiaren faseen arteko harremana orrialde honetan eginiko ikerketan ikus daiteke. Ilargia ere emakumezkoa dela uste da, haren omenezko esaera eta otoitzetan Ilargi-amandrea esaten zaio. Ilargi izenak, oraindik galdu gabe dagoen sinesmen baten arabera, hilen argia esan nahi du, Ilargiak hildakoen arimei argi egiten baitie.
Asteko egun bat Ilargiarena da: ostirala. Hitz horrek badu Ilargiaren beste izen baten elementu berdina: Irargi.
Ilargialdiek eragin ona ala txarra izan dezaketenaren inguruko sinesmenak ere asko dira: landatzen, uzta biltzean, zuhaitzak kimatu edo mozterako orduan, abereei ilea moztu edo hiltzerako orduan...
[aldatu] Ilargiaren geografia
Ilargiaren geografia (edo egokiago esanda, selenografia) batez ere itsaso eta kraterrez osatua dago. Itsasoak alderdi ilunagoak dira, basaltoz osatuak eta kraterrak meteoritoen kolpez eragindako zuloak dira.
[aldatu] Itsasoak
Sakontzeko, irakurri: Ilargiko itsasoak
- Ikus, gainera: Ilargiko itsasoen zerrenda
Ilargiko itsasoak gune ilunak dira, basaltoz eginikoak. Beraien formazioa Geologia atalean deskribatuta dago. Ilargiaren azaleraren %16 estaltzen dute eta ilunagoak dira gainontzeko aldeetan dagoen erregolitoak baino distira gutxiago ematen duelako. Erregolito hau meteoritoen inpaktuz sortu da.
Pentsa daitekeenaren kontrara Ilargiko itsasoak ez daude modu uniforme batean sakabanatuta, ia guztiak guk ikusten dugun Ilargiaren aldean baitaude. Hau Lurraren grabitatearen efektua da, itsasoko lurrek dentsitate handiagoa izanda errazagoa baita grabitate zentrurantz jotzea.
Itsasoez gain ozeano bat, badiak eta urmaelak ere izendatzen dira tamainen arabera. Izena antzinako ikerlariek emanak dira, benetako itsasoak zirela uste baitzuten. Guztietan handiena Oceanus Procellarum edo Ekaitzen Ozeanoa da, 2.568 kmko diametro maximoarekin..
[aldatu] Kraterrak
Kraterrak asteroide batek ilargia ukitzean sortzen dira. Txikienek metro bateko tamaina izan dezakete eta handienek 1000 km.koak. Apollo misioak arrokak jaso zituen arte krater askoren jatorria sumendiak izan zitezkeela uste zen. Inpaktuak 20 km/s abiaduran gertatzen dira eta modu horretan meteoritoa bera suntsitzen da. Hala ere bere masa baino 10.000 aldiz arroka gehiago jaurtitzen du kanpora, kraterra eta inguruko erregolitoa sortuz.
[aldatu] Ilargiaren geologia
Sakontzeko, irakurri: Ilargiaren geologia
Ilargiaren geologiak hainbat antzekotasun ditu Lurrarekiko, batez ere konposizioari dagokionez, baina diferentzia garrantzitsuak daude. Ilargiak ez du atmosfera garrantzitsurik eta beraz ez da egoten higadurarik klima dela eta, grabitate indarra txikiagoa da eta Lurra baino azkarrago hozten da. Ilargian, gainera, krater ugari daude inpaktuak direla eta.
Ilargiaren historia geologikoa 6 ataletan banatzen da. Lehenengoa orain dela 4.600 milioi urte hasi zen, Ilargia Lurraren inguruan biraka hasi zenean. Lurraren grabitatearen eraginez Ilargia elipsoide bihurtu zuten.
Ondoren ozeanoko magma kristaldu zen. Momentu horretan olibino eta piroxeno mineralak sortu ziren. Dentsitatea zela eta hondoratu eta gainean feldespatoak mendiak sortu zituen. Oraindik ezagutzen ez den sakoneran norita eta troktolita magmak sortu ziren eta hauek plutoiak sortu zituzten. Orain dela 4.000 milioi urte krater erraldoiak sortu ziren. Gaur egungo Ilargiko Itsasoak arroka plutonikoz osatuak daude. Goi Inbriar garairaino hedatu zen hau, orain del 3.200 milioi urte. Gara horretan bulkanimoa egon zen, piroklastoak ehundaka kilometrora jaurtitzen.
Horren ondoren meteoritoen inpaktuak baino ez dira gertatu, adibidez Copernicus kraterra eta Tycho kraterra.
[aldatu] Ilargiaren esplorazioa
Gizakia betidanik sentitu izan du jakinmina ilargiarekiko. Hori dela eta Galileo Galileik teleskopioa asmatu zuenean kraterrak ikusteari ekin zion.
Gerra Hotzaren garaian Ilargiaren konkistan helburu politiko bilakatu zen. Sobietar Batasunarentzat izan ziren lehenengo garaipenak. Luna misioak izan ziren SESBek bidalitakoak eta lehen ilargiratzea eta aurpegi izkutuaren lehen argazkia ekarri zituzten. EEBBk bere partetik lehen gizona jarri zuen bertan, Neil Armstrong eta baita egon den azkena ere, Eugene Cernan. Gaur egun Europako Espazio Agentziak, EEBB, Txina, India eta Japoniak interesa dute berriro ere ilargiaren kolonizazioan. Indiak ezik beste guztiak pertsonak bidali nahi dituzte bertara eta Txinak base bat jarri nahi du ilargian.
[aldatu] Kanpo loturak
- Ilargiaren fasea edozein egun eta ordutan
- The Apollo Lunar Surface Journal (NASA)
- Assembled Panoramas from the Apollo Missions
- Digital Lunar Orbiter Photographic Atlas of the Moon
- The Project Apollo Archive
- Clementine Lunar Image Browser
- Apollo 13
- 04/28/06: NASA Exploration Workshop: Strategy Development for Return to the Moon
- Google Moon - Mapak eta argazkiak Google Earthen metodoarekin aztertzeko aukera.