Iparraldeko Mariana Uharteak
Wikipedia(e)tik
|
|||||
![]() |
|||||
Hizkuntza ofizialak | Ingelera, Chamorro y Caroliniar | ||||
Hiriburua | Saipan | ||||
Estatu burua | George W. Bush | ||||
Gobernatzailea | Juan N. Babauta | ||||
Azalera] - Totala - % ura |
230º azalerarekiko herrialdeen rankingean 477 km² oso gutxi |
||||
Biztanleria - Totala (2003) - Dentsitatea] |
80,006 (2003) 168/km² |
||||
Txanpona | Dolar (USD) | ||||
Ordu eremua | UTC+10 | ||||
Interneteko domeinua | .mp |
Iparraldeko Mariana Uharteen komunitatea, AEBekin bategite politikoa duen mankomunitate bat da, eta Ozeano Barearen iparraldean dago kokatuta. Mariana uharteetako iparraldeko 14 irlaz osatuta dago, Hawaii eta Filipinen artean. 477 km²-ko azalera dute guztira.
[aldatu] Historia
Irla hauetara iritsi zen aurreneko europearra Magallanes izan zen, 1521ean Guamen. Irla hauek Espainiako erregearentzat erreklamatu zituen.
Hispaniar-Amerikar gerratean galtzaile suertatu ostean, Espainiak Guam Estatu Batuei eman behar izan zion, 1898an, eta hurrengo urtean Marianako beste guztia Alemaniari salduz. Lehen Mundu Gerran galdu ostean, Japoniak hartu zituen irlak, baina Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuak egin zen irlen kontrolarekin 3 asteko borroka baten ostean.
1970. urtean Mariana uharteek ez zuten independentzia eskatu, Estatu Batuekin lotura estutzea baizik. 1975. urtean Iparraldeko Mariana Uharteen mankomunitatea sortzen zuen ituna sinatu zen, Estatu Batuekin akordioan.