Jean-Paul Sartre
Wikipedia(e)tik
Jean-Paul Sartre (Paris, 1905ko ekainaren 21 – Paris, 1980ko apirilaren 15) idazle eta filosofo frantziarra izan zen.
Existentzialismoaren ordezkari ospetsuena, Martin Heidegger eta Albert Camus-ekin batera.
Uko egin bazion ere, Literaturako Nobel saria eman zioten 1964an.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Parisen hezi zuten eta Friburgeko Unibertsitatean sartu zen, eta beranduago Berlingo Institutu frantsesean. Behin ikasketak amaituta ikaskuntza lanetan aritu zen Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte. Gerra bitartean kartzelan egon zen, eta atera eta gero erresistentzia frantsesera elkartu zen. 1945ean hezkuntza utzi zuen eta Simone Beauvoir-en laguntzaz “Les Temps Modernes” politika eta literatura argitarapena sortu zuen. Sastre Parisko intelektual handiek erlazionatu zen. Bere pentsamendu politikoa sozialismoaren inguruan zegoan. 1964an Nobel Saria irabazi baina ez zuen onartu izan nahi.
[aldatu] Sartreren existentzialismoa
Sartrek giza existentzia "libre izatera kondenatua" dagoela kontsideratzen du; hau da, existentzialismoaren aitzindari izan ez arren, Sartrek izugarrizko ospe eta prestigioa eman zion korronte filosofiko honi, bere garaian ia modan egoterainokoa. Izan ere existentzialismoa Martin Heidegger bezelako filosofo handiak landu zuen arren, azken honen idatziak ia ulergaitzak dira jende gehientsuenarentzat.
Euskal literatura eta pentsamenduan ere eragin handia izan du Sartrek, beste batzuen artean Txillardegirengan.