Albert Camus
Wikipedia(e)tik
Albert Camus idazle eta filosofo frantziarra 1913ko azaroaren 7an jaio zen Mondovi-n (Aljeria).
Frantsesezko egilerik handienetarikoa da, absurdoa landu zuena: "Absurdoa oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da". 1957an jaso zuen Literaturako Nobel Saria. Antzerkia, saioak, eleberriak eta ipuinak idatzi zituen.
Politika arloan, 1934an Frantziako Alderdi Komunistan sartu zen. Bigarren Mundu Gerran frantziar erresistentzian ibili zen. Espainiako Gerra Zibilean Francoren aurka kokatu zen. SESB-en erregimen totalitarioaren kontra ere azaldu zen.
1960ko urtarrilaren 4an hil zen auto istripuan Villeblevin-en, Bourgogne (Frantzia).
L'Étranger (1967an eta 2001an) eta La Peste (1991an) liburu ezagunak zinemara eraman dituzte.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Eleberriak
- L'Étranger (1942)
- La Peste (1947)
- La Chute (1956)
- La Mort heureuse (hilondoko, 1970)
- Le premier homme (hilondoko, 1995)
[aldatu] Ipuinak
[aldatu] Ez fikziozkoak
- L'envers et l'endroit (1937)
- Noces (1938)
- Le Mythe de Sisyphe (1942)
- Combat (1946)
- L'Homme révolté (1951)
- Carnets, mai 1935 - fevrier 1942 (1962)
- Carnets 1943-1951 (1965)