Jeff Bridges
Wikipedia(e)tik
Jeffrey Leon Bridges (Los Angeles, 1949ko abenduaren 4) Amerikako Estatu Batuetako aktorea da.
Haren lehen paper garrantzitsua 1971ko The Last Picture Show filmekoa izan zen. Horri esker gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso zuen. Izendapen bera eman zioten 1974ko Thunderbolt and Lightfoot filmean Clint Eastwoodekin baterako lanarengatik. Lehen aktorearen Oscar izendapena 1984an jaso zuen Starman filmeko paperarengatik. Nolanahi ere, hurrengo urteetan ez da protagonista moduan oso maiz aritu. Haren bigarren mailako paper batzuek, halere, oso kritika onak jaso dituzte, The Big Lebowski edo The Contender (film honengatik Oscar izendapena jaso zuen berriro) filmetakoak esaterako.
[aldatu] Filmografia hautatua
- The Last Picture Show (1971)
- Bad Company (1972)
- The Last American Hero (1973)
- Thunderbolt and Lightfoot (1974)
- King Kong (1976)
- Stay Hungry (1976)
- Winter Kills (1979)
- Cutter's Way (1980)
- Tron (1982)
- Starman (1984)
- Against All Odds (1984)
- Jagged Edge (1985)
- The Morning After (1986)
- Nadine (1987)
- Tucker: The Man and His Dream (1988)
- The Fabulous Baker Boys (1989)
- Texasville (1990)
- The Fisher King (1991)
- American Heart (1992)
- The Vanishing (1993)
- Fearless (1993)
- Blown Away (1994)
- Wild Bill (1995)
- The Mirror Has Two Faces (1996)
- White Squall (1996)
- The Big Lebowski (1998)
- Arlington Road (1999)
- Simpatico (1999)
- The Contender (2000)
- Raising the Mammoth (narratzailea) (2000)
- K-PAX (2001)
- Scenes Of The Crime(2001)
- Masked and Anonymous (2003)
- Seabiscuit (2003)
- The Door in the Floor (2004)
- Tideland (2005)
- Stick It (2006)