Jeremy Brett
Wikipedia(e)tik
Peter Jeremy William Huggins (1933ko azaroaren 3a - 1995eko irailaren 12a), britaniar aktore zelebrea Sherlock Holmesen papera telebistarako egiteagatik 1980-1990 hamarkadetan.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
1933ko azaroaren 3an jaio zen Berkswell Grangen, Warwickshiren (Ingalaterra). Bere aita Henry William Huggins koronela zen eta bere ama Elizabeth Edith Cadbury (Butler) Huggins, Cadbury familiakoa, bere txokolateagatik famtua. Hiru anai zituen: John (apaiza), Michael (margolaria) eta Patrick (baserritarra).
Animaliak asko maite zituen eta horregatik bere maskoten artean astoak, poniak eta txakurrak zituen. Hasieran bere heziketan etxean egin zuen, non dislexia zeukala ikusi baitzuten. Gero Abberley Hall eskolara joan zen eta ondoren Eton eskolara. Etonen amaitu eta gero Central School of Speech and Drama (Ahoskera eta Drama Eskola Zentrala). Hemen egonda bere abizena aldatu zuen Brett-engatik. Eskolako honetako irakasle batek esan zion txarto ahoskatzen zuela eta hori konpentzeko Jeremy Brettek erabaki zuen mihian ebakuntza bat egitea R eta S hobeto ahoskatzeko.
1954an Jeremyk Cassioren papera antzeztu zuen Othello antzezlanan, Manchesterko eszenatoki batean, eta urte eta erdi ondoren Julio Cesar antzezlaneko Marko Antonio eta Ricardo II antzezlaneko Aumerleko Dukearen bezalako paperak zituen. 1955ean King Vidor zuzendariak hartu zuen Guerra y Paz filmean parte hartzeko, non Audrey Hepburn eta Henry Fonda pertsonai nagusiak baitziren.
Raymond Massey aktorearen alabarekin eskondu zen, Anna Massey, 1958ko maiatzaren 24an, eta hurrengo urtean seme bat eduki zuten, David.
The Very Edge filmean parte hartu zuen eta James Bond papera lortzeko entzunaldira aurkeztu zen Sean Connery utzi zuenean baina ez zioten hartu. Gainera urte berean, 'Etorkizun handiko aktorea' izendatu zuten Daily Mirror aldizkarian.
Beranduago, My Fair Lady musikalean parte hartu zuen Rex Harrison, Stanley Holloway eta Audrey Hepburnekin batera. My Fair Lady eta gero, Brettek The Deputy antzezlanan parte hartu zuen Padre Riccardo Fontana bezala.
1981ean, lehenengo kontaktua eduki zuen Sherlock Holmesekin, Watson doktorea antzeztuz The Crucifer of Blood lanean.
[aldatu] Sherlock Holmes bezalako urteak
[aldatu] Filmografia
- Moll Flanders (1996)
- Mad Dogs and Englishmen (1995)
- "The Memoirs of Sherlock Holmes" (1994)
- "The Casebook of Sherlock Holmes" (1991-1993)
- "The Return of Sherlock Holmes" (1986-1988)
- Haunted: The Ferryman (1986)
- "The Adventures of Sherlock Holmes" (1984-1985)
- Florence Nightingale (1985)
- Deceptions (1985)
- "The Love Boat" (1984)
- "Number 10" (1983)
- "Play of the Month"
- The Barretts of Wimpole Street (1982)
- The Good Soldier (1981)
- Madame X (1981)
- Macbeth (1981)
- "Galactica 1980" (1980)
- Isola del gabbiano, L' (1980)
- "Hart to Hart" (1979)
- Rebecca (1979)
- The Medusa Touch (1978)
- "The Incredible Hulk" (1978)
- "Young Dan'l Boone" (1977)
- "Supernatural" (1977)
- "Piccadilly Circus" (1976)
- The Prodigal Daughter (1975)
- "Jennie: Lady Randolph Churchill" (1974)
- "Wide World of Mystery" (1974)
- One Deadly Owner (1974)
- "Thriller" (1974)
- "Country Matters" (1974)
- Affairs of the Heart (1974)
- "A Picture of Katherine Mansfield" (1973)
- "The Protectors" (1973)
- The Merchant of Venice (1973)
- Nicholas and Alexandra (1971)
- Lord Byron (1970)
- "The Champions" (1969)
- Kenilworth (1968)
- Incantation of Casanova (1967)
- "The Baron" (1967)
- Quite an Ordinary Knife (1967)
- "The Three Musketeers" (1966)
- The Queen & the Welshman (1966)
- The Lost Stradivarius (1966)
- "Mystery and Imagination" (1966)
- My Fair Lady (1964)
- "Armchair Theatre" (1964)
- An Act of Reprisal (1964)
- Girl in the Headlines (1963)
- The Wild and the Willing (1962)
- The Ghost Sonata (1962)
- The Very Edge (1962)
- Dinner with the Family (1962)
- Macbeth (1960)
- "Producers' Showcase" (1957)
- War and Peace (1956)
- Svengali (1954)
- "Hallmark Hall of Fame" (1954)