Karibe itsasoa
Wikipedia(e)tik
Karibe itsasoa Atlantiar ozeanoko itsaso bat da, Hego Amerikako ekialdean kokatua. Antilletako itsasoa izena ere hartzen du, Antilletako hego eta mendebaldean kokatua egoteagatik. Itsaso honetan Karibe irlak aurkitzen dira.
Iparraldean Antilla handiekin egiten du muga, Kuba, La Española eta Puerto Rico. Ekialdean Antilla txikiak, hegoaldean Venezuela, Kolonbia eta Panama, eta mendebaldean Costa Rica, Nikaragua, Honduras, Guatemala, Belize eta Mexiko.