Labe
Wikipedia(e)tik
Labe bat berotzeko, egosteko edo lehortzeko erabiltzen den konpartimentu bat da. Sukaldean eta zeramikagintzan erabiltzea ohikoa da. Labea berotzeko erabilitako bero energia erregai baten konbustioak zuzenean eman dezako edo elektrikzitatearen bidez beroa sor daiteke.
[aldatu] Sukaldea
Sukaldean, ohiko labea etxetresna elektriko bat da eta janaria egosi, berotu edo erretzeko erabiltzen da. Era honetan prestatzen diren elikagaien artean haragia, arraina, ogia eta postreak topa daitezke. Herrialde batzutako gastronomian oso ohikoa da jakiak bertan prestatzea, adibidez indiar gastronomian plater bereziak prestatzen dituzte tandoori erara (labean egina).
[aldatu] Bestelako erabilerak
Industrian eta artisautzan buztina egosteko, lehortzeko eta gogortzeko erabiltzen dira.
Beste mota batzutako labeak erabiltzen dira material hezeak lehortzeko, adibidez egurra, metalen gaineko margoa etabar.
Beste mota desberdin bateko labeak gorpu-erreketarako erabiltzen dira.