Landagune
Wikipedia(e)tik
Artikulu edo atal honen zuzentasuna eztabaidan dago. Mesedez, ikusi dagokion eztabaida orria. |
Landagunea atmosferaren eta litosferaren arteko gizatiartu lurraldea da, gizadiak flora eta fauna erabiltzearen ondorio den ekoizpena, eta klimak eta geologiak baldintzatzen du. Orohar, lurralde antolaketa sortzen duen giza ekoizpen honek lurlandagunea eta hirilandagunea ditu ezberdintasun eremu nagusi.
Biohistorikoki Euskal Herrian landagunea hiru lurralde ekoizpenek osatzen dute: landerriak, edo landako herriak; baserriak, edo basoko herriak; eta, hirerriak, edo hiriko herriak.
Landagune hitza landa eta gune hitzen elkartua da, eta germaniar tradiziozko landschap, landschaft edo landscape hitzek berengan duten kontzeptualitate teoriko eta praktiko guztia du landagune hitzak beregan.
[aldatu] Erabilerak
- Landagune artea: edozein arte alorrean landagunea lan tresnatzat hartzean datza.
- Landagune arkitektura: edozein landagune eta garten proiektatzean, diseinatzean eta kudeatzean datza. Horrela: landagune diseinugintza, landagune ingeniaritza, landagune proiektugintza, landagune lorezaintza, landagune ekologia, landagune biologia, landagune arkitektoa, landagunegile edo landagunelaria.
[aldatu] Kanpo loturak
- Hitza sortzeko zergatikoak Berriako artikuluan (hitzaren sortzaileak egina)