LDAP
Wikipedia(e)tik
LDAP (Lightweight Directory Access Protocol) sare ingurune batean informazio ezberdina bilatzeko direktorio zerbitzu ordenatu eta banatu baten atzipena ahalbidetzen duen sare protokolo bat da. LDAP, kontsultak egin ahal zaizkion datu base bat bezala kontsideratu daiteke (nahiz eta bere biltegiratze sistema ezberdina izan).
Normalean, login informazioa (erabiltzaile eta pasahitza) gordetzen du eta kautotzeko erabiltzen da, nahiz eta beste informazio bat gorde daitekeen (erabiltzailearen kontaktu datuak, sareko hainbat baliabideren lekutasuna, baimenak, ziurtagiriak...).
Konklusio bezala, LDAP sare baten gaineko informazio multzo batekiko atzipen bateratu dun protokoloa da.
Eduki-taula |
[aldatu] Inplementazioak
LDAP protokoloaren hainbat aplikazio erreal eta inplementazio ezberdin existitzen dira.
[aldatu] Active Directory
Active Directory Microsoft-ek (Windows 2000-tik) bere administrazio domeinu baten informazio biltegi zentralizatu bezala erabiltzen duen izena da.
Izen honen azpian protokoloa erabil dezaketen beste sistema batzuk integratzea ahalbidetzen duen 3. bertsioko LDAP eskema bat aurkitzen da. LDAP honetan, erabiltzaileen informazioa, sarearen baliabideak, seguritate politikak, konfigurazioa, baimenen esleipena etab. gordetzen da
[aldatu] Novell Directory Services
eDirectoy bezala ere ezagutua, sare bateko zerbitzari eta konputagailu ezberdinen baliabideekiko atzipena maneiatzeko Novell inplementazioa da. Oinarrian, objektuei zuzendutako datu base hierarkiko baten bidez osatua dago, zerbitzari, konputagailu, inprimagailu, zerbitzu, pertsona, etab. bakoitza errepresentatzen du. Hauen artean atzipen kontrol baimenak sortzen dira herentziaren bitartez. Inplementazio honen abantaila plataforma ezberdinetan dabilela da eta honela sistema eragile bat baino gehiago erabiltzen duten ingurunetara erraztasunez moldatzen da.
[aldatu] iPlanet
Netscape-ren inplementazio zaharrean oinarritua, iPlanet AOL-ek ÞNetscape Communications Corporation-ez jabetu zenean garatu zen eta gero, Sun Microsystems-ekin batera, zerbitzarientzako softwarea komertzializatu zuten. Hauen artean iPlanet Directory Server, LDAP-en bere inplementazioa.
[aldatu] OpenLDAP
Eskema anitz izan ditzaken protokoloaren inplementazio libre bat da, beste edozein LDAP batera konektatzeko erabil daitekeena.
Bere lizentzi propioa dauka, OpenLDAP Public License. Plataformaren independente den protokoloa izanik,Linux eta BSD banaketa batzuk dakarte, AIX, HP-UX, Mac OS X, Solaris, Windows (2000/XP) eta z/OS -n antzera.
OpenLDAP lau osagai nagusi dauzka:
- slapd - LDAP deabru autonomoa.
- slurpd - LDAP eguneraketen erreplikazio deabru autonomoa.
- LDAP protokoloaren euskarri liburutegiak.
- Zerbitzuak, tresnak eta bezeroak.
[aldatu] Red Hat Directory Server
Directory Server LDAP-en oinarritutako zerbitzari bat da, zeinek aplikazioen konfigurazioa, erabiltzaileen profilak, taldeen informazioa, plataformarekiko independentea den sistema eragile baten atzipenerako kontrol informazio politikak bezalakoak zentralizatzen dituen.
Nortasunaren maneiurako biltegi orokorra osatuz, Red Hat Directory Server-ek erabiltzaileen kudeaketa errazten du, datuen bikoiztasuna ezeztatuz eta datuen mantenua automatizatuz