Mac OS X
Wikipedia(e)tik
Mac OS X Macintosh ordenagailuentzako Mac OS sistema-eragilearen azken bertsioa da. Sistema eragilea 2001. urtean kaleratu zen. Bi zatitan banatzen da: Darwin, iturri-irekiko Unix-moduko ingurugiro bat BSD iturrian eta Mach kernelaren oinarritua, Apple Computer-ek moldatu eta garatua garatzaile independenteen laguntzaz; eta GUI jabedun bat Aqua izeneko eta Applek garatua.
2001. urtean ere Mac OS X Server kaleratu zen. Arkitektura aldetik lanerako bertsioaren (bezeroa) berdina den arren, ezberdintasunak lanabesen aldetik datoz, lan taldeen kudeaketa eta administrazio softwarea dakar, hainbat sare zerbitzurako sarrera erraztuz, adibidez posta zerbitzari batera, samba zerbitzari batera, LDAP zerbitzari batera edo DNS zerbitzari batera. Gainera lizentzi modu ezberdina du.
[aldatu] Izena
X karakterea zenbaki erromanikoa da, eta ofizialki "ten" bezala ahoskatzen da, eta Macintosh sistema eragileen aurreko nomenklatura jarraitzen du Mac OS 8 eta Mac OS 9 bezala. Pertsona batzuk X irakurri egiten dute eta "ex" bezala ahoskatu. Interpretazio honen arrazoietako bat Unix-moduko sistema eragilei askotan x hizkia gehitzen zaiolako da (adibidez AIX, IRIX, Linux, Minix, Ultrix, Xenix). Beste arrazoitako bat Apple-n bertsio izenak inprimatzeko joera da, adibidez "Mac OS X version 10.4".
Mac OS Xen bertsio izenak felino handienak dira. Aurreko bertsioetan, 10.0 bertsioak Cheetah izena zuen, 10.1 bertsioak Puma, 10.2 bertsioak Jaguar eta 10.3 bertsioak Panther. 2003. urteko Urtarrilean, Applek marka batzuk erregistratu zituen, Lynx, Leopard, eta Tiger. Azken hau 10.4 bertsioari eman zaio, 2005eko Apirilaren 29an kaleratu da.
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |