Lehendakari
Wikipedia(e)tik
Lehendakari hitza EAJko kideek sortutako neologismoa da, Euskadi, Eusko eta Jaurlaritza bezala. Hasiera batean, izen horiek guztiak Euskal Herriari (edo era hertsiago batean, Bizkaiari) bakarrik zegozkien. Hala ere, orain Lehendakari Eusko Jaurlaritzaren buruari deritzo. Euskara Batuan Lehendakari idatzi behar da, hatxeduna, lehen hitzatik baitator.
"Lehendakari" hitza gehienbat EAEko gobernuburua izendatzeko erabiltzen da, baina hala ere berdin-berdin erabil daiteke gainerako erakunde, talde, instituzio edo gobernuren kasuan ere: alderdiko lehendakaria, mendizale elkarteko lehendakaria, AEBetako lehendakaria, Espainiako edo Frantziako lehendakaria, etab. Dena dela, kasu hauetan guztietan erabilera orokortuko hitza "presidente" da.
[aldatu] Eusko Jaurlaritzako Lehendakarien zerrenda
- 1936-1960: Jose Antonio Agirre Lekube (1937tik erbestean)
- 1960-1978: Jesus Maria Leizaola Sánchez (erbestean)
- 1978: Juan Ajuriagerra Otxandiano (behin-behinekoa, ordu batzuk)
- 1978-1979: Ramon Rubial Cavia (Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerrako kidea, Euskadiko Kontseiluko presidentea zen, hainbat alderdiko organu bat Euskadiko autonomiaren berreskuraketa lanetarako sortua. Ofizialki, ez da lehendakaritzat hartzen.)
- 1979-1985: Carlos Garaikoetxea Urriza
- 1985-1999: José Antonio Ardanza Garro
- 1999-gaur-egun: Juan José Ibarretxe Markuartu
Jose Antonio Agirre Región Autónoma del País Vasco izan zenaren lehen Lehendakaria izan zen, Franco-ren armadak autonomia kendu zuen arte 1937. urtean.
Franco hil osteko hiru Lehendakariak EAJ alderdikoak izan dira.
[aldatu] Kanpo loturak
Lehendakarien biografia laburra Lehendakaritzaren web gunea.