Lekeitioko Bideo eta Zine Bilera
Wikipedia(e)tik
Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB) 1978an antolatu zuten lehenengo aldiz, euskaraz egindako ikus-entzunezko lanak sustatzeko asmoz. Hasiera hartan, 8 eta super 8ko produktuak baino ez zituzten erakusten baina, denbora aurrera joan ahala, bideo formatuko lanak dira nagusi.
Emanaldiez gain, lehiaketa ere antolatzen dute, 3-4 egun irauten duen zinemaldi honetan. Azken urteotan, abenduan baino azaroan antolatzen dute jaialdia, herriko "Ikusgarri" zine aretoan.