Lekeitio
Wikipedia(e)tik
Lekeitio |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Lekeitio | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Lea-Artibai |
||
Posta-kodea | 48280 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
0 m 1,9 km² 7.307 (2006) 3838,42 bizt/km² |
||
Herritarra | lekeitiotar | ||
Alkatea | Jose Maria Cazalis Eiguren (EAJ) | ||
www.lekeitio.com/ | |||
Bizkaiko kostaldeko udalerria, Lea-Artibai eskualdean kokatuta dagoena. Bilbotik 56 kilometrotara eta Donostiatik 72 km-tara dago.
Bizkaiko arrantza portu garrantzitsuenetakoa da, eta aldi berean gune turistikorik nabarmenetakoa ere. 7.293 biztanle inguru zituen 2005ean. Euskal hiztunen portzentaia oso altua izanda (%86 inguru), Lekeitio UEMA erakundean sartuta dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Ingurune naturala eta klima
Otoio eta Lumentza mendiek inguratzen dute eta Lea ibaiak zeharkatzen du. Isuntzako hondartza udalerriaren erdigunean kokatzen da. Lekeitiok iparraldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du muga, mendebaldean Ispasterrekin, ekialdean Mendexarekin, eta hegoaldean Amorotorekin.
Lekeitioko klima, itsasoak baldintzatzen du. Udak epelak izaten dira, eta muturreko tenperaturak arraroak izaten dira, itsasoak klima erregulatu egiten duelako. Neguan aldi berean, tenperatura minimoak ez dira normalean 0ºC-tik behera joaten.
[aldatu] Historia
Lekeitio gaur egun ezartzen den gunean aspaldikoa da gizakiaren presentzia. Telesforo Aranzadik eta Joxe Miel Barandiaranek Lumentzako kobazuloan aurkitutako aztarnen arabera, Goi Paleolitotik zirauen gizakiak bizi izan dira Lekeition. Gizaki hauek, tradizionalki, herriaren iharduera nagusia izan denean aritzen ziren, arrantza eta nabigazioan.
Herria 1325 sortu zen ofizialki, Maria Diaz Harokoaren bitartez eta Bizkaiko kostaldeko beste herri batzuk baino beranduago (Bermeo esaterako XII. mendean sortu zen). Portuaren inguruan ezartzen zen herria, Arranegi kalea zen arrantzale gunea eta Dendari kalea, merkatariak biltzen zituena. Gaur egun Lekeitioko alde zaharra osatzen dute kaleok.
Herria pixkanaka hazten joan zen Amerikarako nabigazioak hazkunde hori areagotu zuelarik. Portuaren beharrizanak asetzeko, mendeetan zehar hainbat alditan handitu da. Gaur egungo itxura lortu arte. Lekeitioko portua Bizkaiko bigarrena izan zen XIX. mendearen amaierararte trafikoan, Bermeoko portuaren atzetik. Dena den, XX. mendean zehar Ondarroako portuak aurrea hartu zion.
XX. mendean zehar Lekeitio Bizkaitar askoren oporretako toki bilakatu zen, Zita enperatrizaren adibideari jarraiki. Gaur egun herriaren biztanleria hirukoiztu edo laukoiztu egiten da uda garaian. Horrela, Lekeitioko iharduera ekonomiko nagusia zen arrantzari, turismoa eta zerbitzuak batu zaizkio.
[aldatu] Pertsona ospetsuak
- Resurreccion Maria Azkue (1864-1951): Apaiza, idazlea, hizkuntzalari eta kulturgile handia. Euskaltzaindiako Lehendakaria izan zen.
- Eusebio Erkiaga (1912-1993): Idazlea eta euskaltzaina.
- Isidro Salinas Gaminde (1915): Medikua.
- Santi Brouard (1919-1984): Medikua eta politikaria.
- Miren Agur Meabe (1962): Idazlea.
[aldatu] Jaiak
- San Pedroak ekainaren 28tik uztailaren 1era.
- San Antolinak irailaren 1etik 8ra.