Letoniako demografia
Wikipedia(e)tik
Letoniako demografian letoniar jatorriko populazioa herriaren erdia gutxi gora behera da, baina gutxiengoa da Rigan. Errusiar jatorria dutenak %28,8a da eta gutxiengoak osatzen dute Bielorrusia, Ukrania, Lituania eta Poloniako herriek. 1998an onartutako legearen arabera nazionaliatea lortzea erraza da, tentsioak arintzeko asmoz. Mundu osoan hazkuntza demografiko txikiena duen herrialdea da, non populazioa urtero %1,5a jaisten den.
Letonia Alemaniar zaldunek agindua izan zen XIII. mendetik 1561ra, non Poloniarrek hartu zuten eskualdearen defentsa, errusiar eta suediarren aurka. Hau dela eta minoria alemaniar, judu eta poloniarrak daude. 1897an lehen zentsu ofiziala egin zen eta letoniarrak populazioaren %68,3a ziren 1.930.000 biztanletik. Errusiarrak %12a ziren, judutarrak %7,4, alemaniarrak %6,2a eta poloniarrak %3,4. Besteak lituaniarrak, estoniarrak eta ijituak ziren batez ere.
XX. mendean populazioak bera egin zuen nabarmen mundu gerren ondorioz, Baltikoko alemanen errepatriazioa eta Holokaustoaren ondorioz. Ondoren Sobietarren okupazioa etorri zen eta honekin 1935tik errusiar minoria hirukoiztu zen. Urte horretan letoniarrak %77a ziren (1.467.035) eta 1989an %52a (1.387.757).
2005an oraindik ere letoniar gutxiago daude 1989an, populazioaren %58,8a badira ere. Independentziaren ondoren 1991aren aurretik jaiotako sobietar ondorengoek erregularizazioa egin behar zutela adostu zen. Ondoren jaiotakoak automatikoki ziren letoniarrak. 100.000 hiritar baino gehiago egoera erregularizatu zuten, baina mende hasieran oraindik 418.440 hiritarrek atzerriko pasaporteak erabiltzen zituzten (horietatik 278.213 errusiarrak direlarik).
Letoniarrak eta Livoniarrak, bertako jatorrizko herria, gaur egun populazioaren %60a baino gutxiago dira. Livoniarrak gaur egun 100 baino ez dira geratzen. Latgaliar herriak bere burua aparteko taldetzat du ere.