Logroño
Wikipedia(e)tik
Logroño |
|||
---|---|---|---|
Errioxako Autonomia Erkidegoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Logroño | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Espainia Errioxako Autonomia Erkidegoa Errioxako Autonomia Erkidegoa Logroño |
||
Posta-kodea | 26001-26009 | ||
Koordenatuak | 42°28′ I 2°27′ M | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
384 m 79,57 km² 147.182 (2006) 1821,48 bizt/km² |
||
Alkatea | Julio Revuelta Altuna (PP) | ||
www.logro-o.org | |||
Logroño Errioxako probintzia eta autonomia erkidegoko hiriburua da. Errioxa osoko biztanleriaren erdia bizi da hirian, erkidegoko osasun, kultur eta ekonomia zerbitzuak batuz.
Ebro ibaia zeharkatzen du, hiria bitan banatuz. Donejakueko Bidea ere, bertatik igarotzen da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1610an Logroñoko prozesua izan zen bertan, Hego Euskal Herriko sorgin-ehiza handiena. Batez ere Zugarramurdiko akelarreari buruz izan zen. 12 emakume erre zituzten, haietako bost sinbolikoki, galdeketetako torturapean hil baitzituzten.
[aldatu] Ospakizun eta jai-egunak
Hiriburu errioxarraren ospakizun garrantzitsuenak hurrengoak dira:
- San Bernabe, ekainaren 11n, Inbasio frantziarren aurkako erresistentzia ospatzen da. Jendearen artean, amuarrain frijituak, ardoa eta ogia banatzen da.
- San Mateo, irailaren 21aren astean zehar. Vendimia edo mahats-biltzearen festa, mahatsaren-zapalketa ospatzen da. Lehen mostoa Valvanerako Birjinari eskeintzen zaio. Aste guztian zehar, zezenketak eta kontzertuak ospatzen dira, Iruñaren antzera. Jendeak ardo eta bereziki,zurrakapotea, dastatzearen ohitura jarraitzen du.
[aldatu] Kirolak
Logroñoko kirol talde garrantzitsuena, Club Balonmano Ciudad de Logroño eskubaloi taldea da, ASOBAL Ligan jokatzen du Darien Logroño izenarekin. Futbolari dagokionez, CD Logroñes talde historikoa ordezkatzen du hiria; bederatzi denboraldiz Lehenengo Mailan ibilia eta gaur egun Bigarren Maila B-n.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Gaspar Llamazares (1957-), politikaria.