Loinazko San Martin
Wikipedia(e)tik
Loinazko San Martin (Beasain, 1566ko uztailaren 16a - Nagasaki, 1597ko otsailaren 4a ) Amunabarro baserrian jaio zen 1566ko uztailaren 16an, eta egun berean bataiatu zuten Andre Maria Zeruratuaren Parrokian.
Pio IX.ak santu egin zuen 1862ko ekainaren 8an.
Eduki-taula |
[aldatu] Ikasketak
Lehen ikasketak herrian egin zituen eta 1583-1585 urteen artean ikasi zuen Madrilgo Alcalako Unibertsitatean ikasi zuen.
1583ko urriaren 19an Fuentes Maisuaren katedran matrikulatu zen Sumulak ikasteko, eta 1584ko urriaren 23an Julian Garcia Maisuaren logika-katedran.
[aldatu] Apaizgoa
1585eko maiatzaren 11n, Guadalajarako Auñonen frantziskotarrek zuten San Sebastianen komentuan sartu zen, fraide-jantziak hartu eta nobizialdiari hasiera emanez.
1586ko maiatzaren 17an fraide frantziskotar bilakatu zen Auñonen, hiru boto erlijiosoak eginez. Auñongo komentu horretan bertan, eta Madrilgo San Bernardinorenean, Filosofia, Teologia, Morala eta apaiz-ikasketetan erakusten ziren ikasgai guztiak ikasi zituen.
1591n, 25 urte zituela, apaiz egin zen San Bernardinon, geroago doktore eta irakasle tituluak erdietsi zituelarik bertan. Komentu horretan bertan, Teologiako irakasle izendatu zuten
[aldatu] Misiolari
Loinazko Martinek misiolari izan nahi zuen, Japonian gainera.
1593ko urtarrilaren 15ean, Sevillan ontziratu zen Mexikorantz misiotara joateko, garai hartan hori baitzen modu bakarra Manilatik igaroz Japoniara iristeko. Bidaian jasan zituen sukar handiek oso ahulduta utzi zuten, eta zuzpertu arte Santa Barbarako komentuan egon zen, Atoyac haranean, 2172 metrotako garaieran. Sendatu zenean Chirubuscoko Andre Mariaren komentura bidali zuten Filosofia eta Teologia irakastera, baina han denbora gutxi egin zuen, 1594ko maiatzean Manilarantz joateko ontziratu baitzen, maiatzean bertan iritsiz.
Bi urte igaro zituen Manilan, bere komentuan Filosofia eta Teologia irakatsiz, baina beti ere Japoniarantz begira. Azkenean, 1596ko maiatzean lortu zuen berak nahi zuen lekura joateko baimena eta Nagasakiko portura iritsi zen. Meako, gaur Tokio, hiriko komentu-eritetxean denboraldi bat igaro zuen. Bertan japoniera azkar ikasi eta legendunekiko izan zuen arretagatik nabarmendu zen, Osakako komentu-buru izendatu zuten, hiru fraideen ardura izanez. Komentua etxe txiki batek eta elizatxo batek osatzen zuten.
Behartsu eta gaixoei lagunduz egindako lanari esker, kristautuen kopurua hainbeste ugaldu zen, non [[bontzo]ak behin eta berriro protesta eginez joaten zitzaizkiola Taikosama enperadoreari. Azkenean, honek amore eman eta Anaia Martini eta bere lagunei komentutik ez irteteko agindua eman zien.
[aldatu] Heriotza
1596ko abenduaren 30ean, soldadu talde bat azaldu zen komentu-espetxe hartan, fraideei eskuak lotu eta handik Meakora eramateko eta 1597ko urtarrilaren 3an iritsi ziren Meakora. Han hiriko kartzelara eraman zituzten, bertan baitzeuden ordurako atxilotuta hiri hartarako frantziskotarrak. Azkenik, Meakotik Nagasakira kondenatu guztiek oinez bidaia egin ondoren, Sononkira heldu ziren otsailaren 4ean, eta han igaro zuten beren azken gaua. Hurrengo egunean Nagasakiko mendi tontorrera eraman, eta han, fraide, akolito eta kristauen artean, guztira 26 martiri gurutziltzatu eta gorputzean lantzak sartuta hil zituzten.
[aldatu] Dohatsu eta Santua
1627ko irailaren 14an, Urbano VIII.a Aita Santuak dohatsu egin zituen Nagasakiko mendi tontorrean erahildako 26 martiriak.
Pio IX.ak santu egin zituen dohatsuak 1862ko ekainaren 8an.