Manila
Wikipedia(e)tik
Manila Filipinako hiriburua da. Hiria Filipinako ekialdeko kostan dago kokatua, Manilako badian, Pasig ibaiaren itsasoratzearen alboan, Luzon irlan. 1571. urtean ezarri zen hiria, Miguel Lopez de Legazpi konkistatzaile Zumarragatarraren eskutik. Manila hiriak 1.5 milioi biztanle inguru ditu, eta bere inguruetan 10 milioi biztanle bizi dira.