Luzio Kornelio Sila
Wikipedia(e)tik
Sila (latinez Lucius Cornelius Sylla Felix) (K. a. 138 inguru - K. a. 78) Erromako jeneral eta politikaria izan zen. Felix izengoitia hil ondoren eman zioten, borroketan zorte handia baitzuen.
[aldatu] Kronologia
- K. a. 138 inguru – Erroman jaio zen
- K. a. 107 – questor izendatu zuten
- K. a. 106 – Jugurtaren gerra bukatu zen
- K. a. 104/K. a. 103 – Marioren laguntzailea Galian
- K. a. 103 – Kinto Lutazio Katuloren laguntzailea Galian
- K. a. 101 – Zinbriarrak garaitu zituen Vertzele izeneko batailan.
- K. a. 94 – pretor urbano izendatu zuten
- K. a. 93 – Ziliziako gobernaria
- K. a. 91/K. a. 88 – Gerra Sozialetan jeneral aritu zen
- K. a. 88 –
- K. a. 87 – Pontoko Mitridatesen aurka egitera ekialdera bidali zuten
- K. a. 86 – Mariok legetik kanpo utzi zuen
- K. a. 82 – Bigarren aldiz Erroma inbaditu zuen
- K. a. 81 – Bizitza osorako diktadore izendatu zuten
- K. a. 80 – Kontsul Metelo Piorekin batera
- K. a. 79 – Karguak utzi eta erretiroa hartu zuen
- K. a. 78 – Hil zen