Mantxuria
Wikipedia(e)tik
Mantxuria, Dongbei Pingyuan izen ofizialarekin ere ezaguna den lurraldea da. Txinako iparekialdean kokaturik dago eta 801.600 km2ko azalera du. Txinako Liaoning, Heilongjiang eta Jilingo probintziak ezezik Mongoliako zati bat ere hartzen du. Gaur egun Shenyang du hiriburu, baina antzinako hiriburua Mukden izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Orografia
Lurralde menditsua da, Sungariko eta Liaoko bailarek zeharkatzen dutelarik.
[aldatu] Geologia
Gainera, burdin, zink, ikatza, beruna, kobre, zilarra eta urrez aberatsa den lurraldea da.
[aldatu] Klima
Mantxuriako klima oso gogorra da, negu luze eta hotzak baitira.
[aldatu] Historia
1931. urtean, lurralde hau Japoniaren esku geratu zen eta Japoniak Manchukuoko inperioa izendatu zuen nahiz eta Japoniaren esku egon. "Estatu independiente hori", II. Mundu Gerran Estatu Batuen parte hartzearen arrazoietariko bat izan zen, beren interesen aurka baitzegoen. 1948. urtean, Txinaren esku gelditu zen lurralde hau, baina 1959. urtean, lurralde hau Mongolia, eta Txinako Liaoning, Heilongjiang eta Jilingo probintzietan banandu zen.