Mexikoko historia
Wikipedia(e)tik
Mexikoko historia aberatsa da oso, bertako zibilizazioek, espainiarrek ekarritako Europako kultura, XIX-XX. mendeko iraultzek eta egungo indar ekonomiko eta kulturalak eraginda.
Eduki-taula |
[aldatu] Kolonaurreko garaia
Sakontzeko, irakurri: Maia eta Azteka
Hiru mila urtez, Mesoamerika hainbat zibilizazio aurreratuen eskualdea zen, hala nola olmekak, maiak eta aztekak.
[aldatu] Espainia Berria
1519an, Espainiak orain Mexiko den lurraldeen konkista hasi zuen, Ameriketako konkista kanpaina nagusietakoa. Hernan Cortes izan zen konkistatzaile nagusia, Veracruz inguruan lehorreratu ondoren ia lurralde osoa bereganatuz. Bi urte geroago, 1521an, azteken hiriburu zen Tenochtitlan konkistatu zuten espainiar eta tlaxkalteken arteko koalizioak, azteken etsai nagusiak baitziren. Horrela 300 urteko aginte espainiarra ezarri zen. Mexiko Hiria Espainia Berriko erregeordetzako hiriburu bihurtu zen, Espainiar Inperioko lehen hornitzailea, herrialde populatuena eta Ipar Amerika, Karibe eta Filipinetako aginte gunea. Horrela, Mexikoko gizarte oinarria garatzen joan zen, bertako eta europar kulturen nahasketa berezia sortuz.
[aldatu] Independentzia
1810ko irailaren 16an, Miguel Hidalgo apaizak Mexikoren independentzia aldarrikatu zuen Dolores herrixkan (Guanajuato), independentista errepublikazaleen eta Espainiari leial zirenen arteko gerra luzea hasiz. 1824an herrialdeko lehen konstituzioa promulgatu zen, Mexikoko Estatu Batuak izenpean, sistema federala ezarriz. Hala ere, federalisten eta zentralisten arteko liskarrak sortu ziren, Texas eta Yucatan estatu burujabe aldarrikatzeraino 1836an. 1845an Amerikako Estatu Batu sortu berriek Texas beregenatzen saiatu zen, Mexikorekin gerra piztuz. AEB izan ziren garaile eta Kalifornia, Arizona, Mexiko Berria, Colorado eta Nevada estatuak eta Utah eta Wyomingeko zatiak bereganatu zituzten.
[aldatu] XX. mendea
Sakontzeko, irakurri: Mexikoko Iraultza
1910eko azaroaren 20an Mexikoko Iraultza hasi zen, Porifiro Diaz jeneralaren aurka burututakoa, tartean Francisco Madero, Pancho Villa eta Emiliano Zapata matxino zeudela. Urte batzuen ondoren, iraultzaren botere guztiak bateratu nahian Alderdi Nazional Iraultzailea sortu zen (Partido Nacional Revolucionario) Alderdi Iraultzaile Instituzionalaren antzindaria (Partido Revolucionario Institucional, PRI). Alderdi honek Mexikon eragin nagusia izan zuen, 70 urtez botereko ia maila guztiak betez.