Miguel Sanz Sesma
Wikipedia(e)tik
Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952ko irailaren 16) egungo Nafarroako presidentea da. Irakaskuntzan diplomaturik, bankan aritu zen politikara jo baino lehen. Beti UPNn baran izan da.
1983 eta 1987an Corellako alkate hautatu zuten. 1991 eta 1995 bitartean, Juan Cruz Alliren Nafarroako presidenteordea izan zen. Allik CDN osatzeko alderdia utzi zuenean, 1995eko hauteskundetarako UPNko zerrendaren buruan egon zen Miguel Sanz. Zerrenda bozkatuena bazen ere, CDNk, PSNk eta EAk bat egin zuten PSNko burua, Javier Otano, presidente izendatzeko.
Eskandaluak zirela eta, Otanok uko egin zion presidentziari 1996an, eta Miguel Sanzek, zerrenda bozkatuena zelako, Nafarroako presidente bihurtu zen. Kargu berean jarraitu du gaur egun arte, 1999ko eta 2003ko hauteskudeak irabaziz. 2007ko hauteskundeetara berriro aurkezteko asmoa erakutsi du Sanzek.
[aldatu] Ideologia.
- Sanzek Nafarroa Espainian erkidego ezberdina bezala integratzea defendatzen du. Espainiar Konstituzioaren Aldi baterako 4. Xedapena ezabatzea defendatzen du penintsulako euskal lau probintziak baturik egon ahal ez izateko :
"Hay que suprimir este precepto porque si el día de mañana los navarros entran en demencia y se vuelven locos, pueden mandar al traste la identidad del viejo Reino."
- Euskal Autonomia Erkidegoarekin organo instituzionala eratzearen kontrakoa da.
- Euskarari dagokionez oraingo hizkuntz zatiketa defendatzen du,eta euskararen ofizialtasuna ukatzen du: "la normalización del vascuence sería perjudicial para la calidad de la enseñanza",
"una universidad bilingue seria una mala universidad".
- Sanz alderdi abertzaleekin mintzatzea nahiz akordioak egitea ukatzen du, ETArekin erlazionatzen dituelako : "El PNV comparte los objetivos de ETA".
"Nunca conformaremos un gobierno ni con Batasuna, ni con Nabai. No lo haremos porque no sólo nos diferencia el tema de las pistolas, sino algo tan sustancial como el modelo institucional."
- Bake Prozesuari dagokionez Jose Maria Aznarren garaian egindako bake prozesuan negoziazioa eta akordioak defendatu zituen :
"Si ETA abandona las armas se podría "hablar y negociar, y ahí Navarra va a estar y será generosa". (…) En la medida en que se consolide la tregua y podamos hablar de abandono definitivo de la violencia, se podrá hablar de otras cuestiones como la política penitenciaria y la reinserción." (14 de octubre de 1998)
Baina aldiz Jose Luis Rodriguez Zapateroren garaian egindako bake prozesua, haren ustez "Nafarroa arriskuan jartzen zelako" erakunde armatuarekin egindako elkarrizketetan. Alderdien Mahaia eratzearen kontrakoa ere bada.