Euskal Autonomia Erkidegoa
Wikipedia(e)tik
Euskal Autonomia Erkidegoa |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Hiriburua | Gasteiz | ||
Probintziak | Araba Bizkaia Gipuzkoa |
||
Herritarra | euskal euskaldun1 euskotar2 |
||
![]() |
|||
Azalera - Espainiaren |
7.234 % 1,4 |
||
Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
2.133.684 (2006) % 5,0 291,44 bizt/km² |
||
ISO 3166-2 | PV | ||
Estatutua | 1979ko abenduaren 22 | ||
Presidentea | Juan Jose Ibarretxe (EAJ) | ||
Hizkuntza ofiziala(k) | euskara gaztelania |
||
Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
19 eserleku 9 eserleku |
||
www.euskadi.net | |||
1Berez, euskaraz dakitenentzat bakarrik, baina sarri euskal autonomia erkidegoko biztanle-ren sinonimotzat jotzen da. Ikusi Euskaldun. 2Berez, euskal arrazakoa dela izendatzeko Sabino Aranak sortutako hitza. |
Euskal Autonomia Erkidegoa edo Euskadi Euskal Herriko zati da. Espainiaren iparraldean kokatzen den Autonomia Erkidegoa da.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeek osatzen dute. Hiriburua Gasteiz da eta bertan aurkitzen dira Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra. Euskal Herriaren zati da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Iparraldean Bizkaiko Golkoarekin eta Pirinio Atlantikoak departamenduarekin egiten du muga, hegoaldean Errioxa, Gaztela eta Leon eta Nafarroarekin, mendebaldean Kantabriarekin eta ekialdean Nafarroarekin.
Bere orografia menditsua da orokorrean, Pirinioen eta Kantabriako mendikatearen artean. Ebro ibai inguruan lurra lauagoa da, Arabaren hegoaldean sakana dagoelarik. Kantaurialdean bailara ugari daude, gehienak gizakiak hartutakoak. Mendietan pinuak, haritzak eta pagoak aurki daitezke. Sakanean ordea mahastiak eta zereal, patata edo erremolatxa landaketak aurki daitezke, baso naturalezko muinoekin batera. Autonomia Erkidegoak biosferaren erreserba bat dauka Urdaibaien, eta natur parke ugari.
Klimatologia klima atlantiko eta mediterraneo tartekoa da, tenperatura leunak eta euri ugari kantaurialdean (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren iparraldea) eta erdipareko tenperaturak eta euri moderatuak Araban, lehorragoak hegoalderantz goazen heinean. Ohikoa da xirimiria, oso euri fina.
Nahiz eta biztanleria txikia izan Euskadik industri bolumen handia dauka eta Espainiako zonalde aberatsenetakoa da, Europako PIB per capita-ren %117,1ekin (Eustaten datua 2002 urtean). Honen arrazoi garrantzitsuenetakoa ohitura industrial indartsua da. Hala ere 80. hamarkadan errekonbertsio industrial bat gauzatu zen, eta bertatik euskal industria kaltetuta irten zen.
[aldatu] Hizkuntzak
Euskadin bi hizkuntza ofizial daude, Gaztelera, Estatuko hizkuntza ofiziala eta euskara, Nafarroarekin eta Ipar Euskal Herriarekin komuna den hizkuntza.
Mende askotan zehar, Euskadin, bi hizkuntza hitz egin izan dira: gaztelera eta euskara. Azken hau ez dator latinetik eta Europako hizkuntza zaharrenetarikoa da. 2001. urtean, biztanleriaren %51a gazteleraz bakarrik mintzatzen zen, %32 bat elebiduna zen, eta %18 bat euskara ulertzen zuen baina nekez mintzatu. Portzentaje hauek, lurralde historiko batetik bestera aldatu egiten dira; lurralde euskaldunena Gipuzkoa izanik eta erdaldunena Araba. Datu ofizial hauek, 2001ekoak direla nabarmendu behar da, gaur egun, elebidunen portzentaia beharbada handiagoa izango delarik.
[aldatu] Izendapenak
Euskadi eta Euskal Herria (Gernikako Estatutuan gazteleraz, Euskadi eta País Vasco) dira Euskal Autonomia Erkidegoko izendapen ofizialak.
[aldatu] Lurralde antolaketa
Biztanle gehien dituzten udalerriak[1] | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapena | Udalerria | Biztanleria | |||||
1ª | Bilbo | 354.145 | |||||
2ª | Gasteiz | 226.490 | |||||
3ª | Donostia | 182.930 | |||||
4ª | Barakaldo | 95.260 | |||||
5ª | Getxo | 82.687 | |||||
6ª | Irun | 59.508 | |||||
7ª | Portugalete | 49.788 | |||||
8ª | Santurtzi | 47.155 | |||||
9ª | Basauri | 44.052 | |||||
10ª | Errenteria | 37.873 |
[aldatu] Lurralde historikoak
Euskadi hiru lurralde historikoetan banatzen da:
- Araba (299.957 biztanle). Hiriburua: Gasteiz
- Bizkaia (1.136.181 biztanle). Hiriburua: Bilbo
- Gipuzkoa (688.708 biztanle). Hiriburua: Donostia
[aldatu] Udalerriak
[aldatu] Demografia
Espainiako iraultza industrialaren abiarazle bat izanda, XIX. mendetik 70eko hamarkada bitarte, Euskadiko biztanleriak gora egin zuen. Batez ere Espainiako autonomia erkidegoetatik lan bila joan zen jendea.
INEren erroldaren arabera, euskal biztanlearen %3,43a atzerritarra da. Espainiako portzentajerik txikiena, estatu mailako bataz bestekoaren erdiaren azpitik (%8,47). Europarrak ez direnen artean, Amerika Latinarrak eta Marokoarrak eta Europarren artean, Errumaniarrak eta Portugaldarrak dira gehienak.
Euskadiren eboluzio demografikoa, eta estatu mailako biztanleriaren portzentaia |
|||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1857 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | |||||||||||||
Biztanleria | 413.470 | 603.596 | 673.788 | 766.775 | 891.710 | 955.764 | 1.061.240 | ||||||||||||
Portzentaia | %2,67 | %3,24 | %3,37 | %3,58 | %3,77 | %3,67 | %3,77 | ||||||||||||
1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 1996 | 2001 | 2005 | |||||||||||||
Biztanleria | 1.371.654 | 1.878.636 | 2.134.763 | 2.109.009 | 2.098.055 | 2.101.478 | 2.124.846 | ||||||||||||
Portzentaia | %4,49 | %5,53 | %5,66 | %5,35 | %5,29 | %5,11 | %4,82 |
[aldatu] Historia
Artikulu nagusia: Euskaldunen historia
Historiagile erromatarrek, erromatarren aurreko garaian euskal lurraldea tribu ezberdinez okupatua zegoela diote.
Erromatar Inperioaren erorketarekin, asentamenduak ekarri zituen. 778. urtean, Orreagako gudua gertatu zen, non teoria batzuen arabera, baskoiak izan ziren Karlomagnoren ejertzito frankoa garaitu zutenak.
IX eta X. mendeen artean, Iruñeko Erresuma ezarri zen.
Antso III.a Nagusiarekin (1004-1035), Iruñeko Erresumak bere hedapen handiena izan zuen. Iberiar penintsulako iparraldeko eremu guztia hartuz. Antso III.ak lehenengo Inperio Hispaniarra egin zuela esan daiteke. Antso III.aren heriotzarekin (1035), Erresuma bere seme-alaben artean banatu zen, Nafarroako, Aragoiko eta Gaztelako Erresumak sortuz.
Erdi Aroan, Bizkaia bere borondatez Gaztelako Erresumara batu zen. 1200. urtean, Nafarroako Erresumak, Gipuzkoa, Araba eta Durangaldeako lurraldeak galdu zituzn. Hauek Gaztelako Erresumaren menpe geratuz. Nafarroa zein Euskal Probintziak foruak mantendu zituzten XIX. menderarte; Karlisten porrotaren ondoren, Antonio Canovasek kendu arte.
Frankismoaren garaian, Araba eta Nafarroak soilik mantendu zituzten antzinako foru batzuk, Espainiako Gerra Zibilean armada faxistaren alde kokatu baitziren.
Frankismoa eta gero, 1979an Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua onartu zen, lurralde historiko ezberdinek zituzten foru ezberdinak Eusko Jaurlaritzak hartuz.
[aldatu] Ekonomia
Euskadik, industria kopuru handia du. Estatuko lurralde aberaztuenen artean dago, Europako BPG per capitaren batazbestekoaren %117,1a. Langabeziaren ehunekoa, %7,1an dago (2005). Azkenaldian, bigarren sektoretik hirugarrenera birmoldatzen ari da ekonomia euskalduna.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alderdi politikoak
Eusko Legebiltzarrean 2005eko hauteskundeetan ordezkapena lortu duten alderdi politikoak:
- Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
- Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
- Alderdi Popularra (PP)
- Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK)
- Eusko Alkartasuna (EA)
- Ezker Batua-Berdeak
- Aralar
Batasuna alderdia, ez dago Eusko Legebiltzarrean ordezkatua, ETArekin zerikusia duelako. Espainian legez kanpo dago 6/2002 Lege Organikoa ez betetzeagatik. 2005ko hauteskundetan, EHAKentzako eskatu zuen botoa.
[aldatu] 2005eko apirilaren 17ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Sakontzeko, irakurri: 2005eko apirilaren 17ko EAEko hauteskundeak
Hauteskunde hauetan, aurrekoetan bezala, EAJ-EA koalizioa izan zen garaile, baina aurrekoan baino bozka gutxiagorekin. PPk bozkak galdu zituen eta PSE-EEk igo. EHAK aurkeztu zen lehenengo aldia izan zen eta legez kanpo utzitako Batasuna eta Aukera Guztiaken hitza euren esku hartu zuten. Mezu honekin 4. indarra bilakatu zen. EB mantendu zen eta Aralarrek lehenengo aldiz lortu zuen legebiltzarkide bat.
[aldatu] Segurtasuna
Euskadik bere polizia du, Ertzaintza. Hiru lurralde historikoetan zehar banaturik dago eta gaur egun, herri-segurtasun, ordena publikoa eta trafikoko eskumen guztiak ditu.
Espainiako Segurtasun Indarrek ere badute Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia. Guardia Zibilak hamar kuartel ditu hiru lurraldeen zehar eta Espainiako Polizia Nazionalak, lau. Azken bi gorputz hauek, gehienbat aduanetako eskumenak edukiz.