Mikel Zarrabeitia
Wikipedia(e)tik
Mikel Zarrabeitia Uranga (Abadiño, Bizkaia, 1970eko Maiatzaren 14) euskal txirrindulari profesionala izan zen 1991 eta 2003 artean.
1994an, bigarren izan zen Espainiako Vueltan Tony Romingerren atzetik.
Halere, bere jarduera profesionalean ezbehar batzuk izan zituen. 1995an, mugitutako hernia baten ondorioz ebakuntza egin zioten. 2000n, berriz, Espainiako Vueltako etapa batean izan zuen erorikoaren ondorioz, hatz baten falangea galdu zuen.
[aldatu] Palmaresa
- Errioxako Itzulia 1992
- 2. Espainiako Vueltan 1994
- Udaberriko Klasika
- Aragoiko Itzulia 1997
- Euskal Bizikletako lehenengo etapa 2001
- Euskal Bizikletako laugarren etapa 2002
- Euskal Bizikleta 2002