Mozilla Public License
Wikipedia(e)tik
Mozilla Public License (MPL) (Mozillaren Lizentzia Publikoa) software libre eta kode irekiarentzako lizentzia bat da. Hasiera baten Netscape Communications Corporationek garatu zuen, ondoren Mozilla Fundazioaren eskuetara pasatu zelarik.
MPL lizentziak Open Source Iniciative (OSI) ekimenarekin bat egiten du guztiz, eta baita Free Software Foundation (FSF) fundazioaren printzipioekin ere. Baina MPL lizentziak askatasuna uzten du softwarearen erabilpen komertzial ez librea egiteko, lan eratorriek lizentzia ezberdina izateko aukera eskaintzen duelarik.
Lizentzia honen helburu nagusia Mozillarekin eta beronekin erlazionatutako sofwarearekin erabiltzeko den arren, garatzaile eta programatzaile ugarik erabiltzen du bere lana babesteko.
Badaude MPL lizentzian oinarritutako beste batzuk ere, Sun Microsystemsen Common Development and Distribution License (CDDL) lizentzia tartean.