MP3
Wikipedia(e)tik
MP3 edo MPEG-1 Layer 3 Internet bidezko p2p sareetako elkartrukeei esker ezagun egin den soinuzko fitxategi formatua da. Soinu kalitate (bitrate) eta maiztasun ezberdinak erabili daitezke. 128 kbps-ko bitrate eta 44100 Hz maiztasuna erabiliz, 11:1 konpresioa lortzen da. Kalitate baxuko soinu fitxategi batentzako 96 kbps erabiltzen da, gutxienez 128 erabiltzea gomendagarria den arren. Gaur egun Interneten dagoen soinu konpresiorako formaturik erabiliena da.