Mugarra Bilgunea
Wikipedia(e)tik
Mugarra Bilgunea Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Durangon sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, eta Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi ez zuen plataforma bakarra izan zen. Guztira 2.077 botu lortu zituen (emandako botu guztien %13,51a) eta 3 zinegotzi lortu zituen.