Muhammad ibn Musa al-Khwarizmi
Wikipedia(e)tik
Abu Abdallah Muḥammad ibn Mūsā al-Jwārizmī (Abu Yā'far) (أبو عبد الله محمد بن موسى الخوارزمي ابو جعفر), matematikari, astronomo eta geograjo musulmana, 780 eta 850 urteen artean bizi izan zen gutxigorabehera. Gutxi ezagutzen da bere biografia, non jaio zen ere zihur ez dakigularik. Al-Mamun kalifaren Bagdadeko gortean ikasi eta egin zuen lana IX. mendearen lehen erdialdean. Bere aroko matematikaririk handiena izan zen.
Bere eta bere lanik nagusiaren Hisab al yabr ua al muqabala, (حساب الجبر و المقابلة) izenetik datoz gure algebra, guarismo eta algoritmo hitzak. Algebraren eta gure zenbaketa sistemaren sortzailetzat jotzen da.
815 urtealdera, al-Mamunek, zazpigarren Abasidar kalifa, Harun al-Rashiden semeak, bere hiriburu Bagdaden Jakinduriaren Etxea (Bayt al-Hikma) sortu zuen, batzuek Alexandriako Liburutegiarekin konparatu duten ikerketa eta hitzultze erakundea. Bertan lan zientifiko eta filosofiko greziar eta indiarrak arabiarrera hitzuli ziren. Giro zientifiko eta multikultural honetan hezi eta lan egin zuen al-Khwarizmik. Bere bi lan, algebra eta astronomia tratatuak, kalifari dedikatu zizkion.