Nefrologia
Wikipedia(e)tik
Nefrologia giltzurruneko gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa da. Elkarlanean aritzen da Urologiarekin, bereziki giltzurruneko transplantearen arloan.
Eduki-taula |
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
- Giltzurrun-gutxiegitasun akutu eta kronikoa.
- Glomerulonefritisak.
- Hipertentsioa.
- Litiasia: Harriak.
- Pielonefritisa.
- Giltzurrun-infartua.
- Giltzurruneko tumoreak.
[aldatu] Diagnostikoa
Historia klinikoaz gain, Nefrologian garrantzi handia dute odola eta gernuaren proba analitikoek, giltzurruneko funtzioa eta oreka metabolikoa aztertzeko.
Proba erradiologikoei dagokienez, hauexek dira espezialitate honetan erabilienak:
- Giltzurruneko ekografia.
- Abdomeneko OTA.
Gaixotasun batzuk topatzeko, askotan ezinbestekoa da giltzurruneko biopsia egitea.
[aldatu] Tratamendua
[aldatu] Farmakoak
- Antihipertentsiboak.
- Bikarbonatoaren konposatuak.
- Diuretikoak.
- Kaltzioaren konposatuak.
- D bitamina.
- Eritropoietina.
- Esteroideak.
- Zitostatikoak.
[aldatu] Beste batzuk
- Hemodialisia.
- Dialisi peritoneala.
- Giltzurruneko transplantea.
- Plasmaferesia.